Mont Blanceko tunela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|Eskultura, tunelaren iparmendebaldeko irteeran, Frantzian. ''Mont Blanceko tunela''', Alpeetan aurkitzen den tunel bat da…
(Ez dago alderik)

17:45, 30 martxoa 2009ko berrikusketa

Mont Blanceko tunela', Alpeetan aurkitzen den tunel bat da, errepide bidez Frantzia eta Italia elkartzen dituena, Mont Blanc mendi ospetsuaren azpian.

Fitxategi:Mont Blanc tunnel sculpture.jpg
Eskultura, tunelaren iparmendebaldeko irteeran, Frantzian.

Tuneletik gertu dauden bi hiririk ezagunenak, Frantziaren aldetik Savoia Garaia departamenduko Chamonix eta, Italiaren aldetik, Aosta Harana probintzian aurkitzen den Courmayeur dira. 1957an hasi eta 1965ean amaitu zen. 11,6 kilometroko luzera eta 8,6 metroko zabalera du, eta mendiaren azpitik igarotzen da aipaturiko bi hiri hauen artean. Alpeak zeharkatzen dituen ibilbiderik nagusienetakoa da, bereziki Italiarentzat, berau erabiltzen duena bere salgai guztien herena Europa iparraldera garraiatzeko.

Bere tragedia handia

1999ko martxoak 24an, tunelean su hartutako kamioi belgiar batek, Europako tragedia automobilistikorik handienetako bat sortu zuen. Sua, tunelaren barnean zegoenez, berehala hedatu zen, aurrean topatzen zuen erregai guztiari su emanez. Berebiziko sute bat gertatu zen, eta, suhiltzaileek, 53 ordu eman behar izan zituzten sua itzaltzeko. 39 pertsona hil ziren, horietatik gehienak, euren kotxeen barnean erraustuta, beste batzuk, oinez ihes egin nahian.