Bigorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|250px|Bigorrako armarria. '''Bigorra''' (Okzitanieraz: ''Bigòrra'', frantsesez: ''Bigorre'') Gaskoiniako antzinako eskualdea da, …
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Blason65.PNG|thumb|right|250px|Bigorrako armarria.]]
'''Bigorra''' ([[Okzitanieraokzitaniera]]z: ''Bigòrra'', [[frantses]]ez: ''Bigorre'') [[Gaskoinia]]ko antzinako eskualdea da, [[Aturri]]ren goiko aldean kokatuta. Egungo Frantziako [[Hautes-PyrénéesPirinio Garaiak]] departamentukodepartamenduko erdi eta mendebaldeak eta [[Pirinio Atlantiko]]en ekialdeko bi barrutik osatuko lukete Bigorra. [[Tarbes]] du hiriburu historikoa.
 
==Historia==
[[Antzinako Erroma|Erromatarren garaian]], Bigorrako zonaldeaneskualdean ''bigorri'' edo ''bigerri'' izeneko herria zegoen finkaturik, zeinek eskualdeari izena eman zion. ''Bigorri'' horiek [[akitaniera]]z hitz egingo zuten ziurrenik, [[euskara]]rekin erlazionaturik zegoen hizkuntzan. [[Julio Zesar]]rek konkistatu zuen [[K. a. 56]]an, eta [[Galia Akitania]]n sartu zuen. K. o. [[IV. mendea]]n, Akitania hiru barrutitan banantzerakoan, Bigorra ''Aquitania tertia'' edo ''[[Novempopulania]]n'' sartu zuten.
 
Erromatarren ostean [[bisigodo]]en [[Tolosako erresuma]] etorri zen. Baina [[Vouilleko bataila]]rekin ([[507]]) [[frankoak|frankoek]] bisigodoak gailendu eta hegoalderantz mugiarazi zituzten. Hortaz, frankoen erresumaren barruan, Tolosa mendean zeukanak Bigorra ere zuen kontrolpean usu.
 
[[VII. mendea|VII.]] eta [[VIII. mende]]etan, Bigorrako historia iluntzen da. Baliteke [[Gaskoiniako dukerri]]ko lurra izana. Bigorrako dukerria Gaskoiniako dukeek eratu zuten [[IX. mendea]]n. Hurrengo bi mendeetan erdi independienteindependente izan zen, nahiz eta [[Biarnoko bizkonderria]]k eraso ([[1080]]–[[1097]]). Hortik aurrera, Bigorrako dukeak [[Errekonkista]]n, [[Gurutzadak|Gurutzadetan]] eta [[kataro]]en aurkako gerran nabarmendu ziren, euren independentzia areagotuz.
 
Nolanahi ere, [[Frantziako PhilippeFilipe IV.a Frantziakoa]]k [[1292]]an bereganatu zuen lurraldea oinordekotzari buruzko gatazka zela medio. [[Ehun Urteko Gerra]]ren testuinguruan, [[Ingalaterra]]ra igaro zen Bigorra, [[Bretignyko ituna]]rengatik ([[1360]]). Frantziarrek, [[Foix herri]]koeko kondeak lagun eta bitartekari, [[1370]] eta [[1406]] bitartean berreskuratu zuten. Horren ostean, [[1426]]an, Foixko Joan I.ak Bigorra jaso zuen Frantziako erregearengandik. Hortaz, Foix etxeak Foix herria bera, [[Biarno]], [[Nébouzan]] eta Bigorra bera ere zeuzkan menpean.
 
Oinordetzan lurralde horiek Labrit leinura eta [[Nafarroako erresuma]]ra igaro ziren. Geroago [[Borboi etxe]]ra, eta, [[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantziako errege-erreginen zerrenda|Frantziako errege]] bihurtzean ([[1589]]), frantziar korora ere ([[1607]]) pasa zen Bigorra. Hala ere, [[Biarno]] eta [[Nafarroa Beherea]] lurralde subiranoak izanda, Frantziako korotik at geratu ziren.
 
Beste lurralde askoren antzera, Bigorrak bertako parlamentua (estatuak) [[Frantziako Iraultza|iraultzara]] arte mantendu zuen. [[1790]]ean erabaki zen Bigorra ez zela handi nahikoa departamendu oso bat eratu ahal izateko. Beraz, [[Quatre-Vallées]] probintzia eta [[Nébouzan]] probintziako zati bat gehitu zitzaizkion (hauek [[Comminges]]-ekin batu nahi arren), [[Hautes-PyrénéesPirinio Garaiak]] departamentua osatzeko. Tarbes, departamentu berriko hiriburua bilakatu zen.
 
Egun Tarbes hiriburua bada ere, [[Lorda]] hiriak itzala ematen dio [[Ama BirjiniaBirjina]] [[1858]]an agertu zenez geroztik. Izan ere, [[Mendebaldeko Europa]]ko erromes-gune handienetakoa da Lorda, urtero 12 milioi lagunek bisitatzen baitute bertako [[santutegi]]a.
 
{{Okzitaniako eskualdeen aurkibidea}}