Errugbiaren Historia Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
 
[[Irudi:Ikurriña Biarritz Olympique.jpg|thumb|400px|left|[[Ikurrina]] bat eta [[Biarritz Olympique]] Pays Basque-n ikurra. Talde euskaldunak, 2005-2006ko Frantziako Txapelketa lortu izanaren ospakizunak.]]
 
[[Euskal Herria]]n, Errugbi modernoa lehenengoz [[XIX. mendea]]ren amaieran agertu zen [[Ipar Euskal Herria]]n. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte Landatar baten albiste badugu. Errugbiko jokalari hauek Baionako Harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta Biarritz-eko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.
 
Inolako zalantza edo ezbairik gabe, ohitura handiagoa dago [[Ipar Euskal Herria]]n kirol honetan [[Hegoalde]]n baino. Izan ere, [[Frantzia]] eta [[Europa]] mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan [[Biarritz Olympique]]ko taldeak. [[Aviron Bayonnais|Baionako Aviron]] ere aritzen da Frantziako lehen mailan. Beste zenbait errugbi talde: [[U.S. Nafarroa]] ([[Donibane Garazi]]/[[Baigorri]]), Sport Athlétique Mauléonais ([[Maule]]), Saint-Jean-de-Luz Olympique Rugby ([[Donibane Lohizune]])...
 
Beti ere maila apalagoan, [[Hego Euskal Herria]]n ere badaude zenbait errugbi talde esanguratsuak: [[Getxo R.T.]] ([[Getxo]]), [[Bera Bera Rugby Taldea]] ([[Donostia]]), [[Ordizia Rugby Elkartea]] ([[Ordizia]]), Hernani Rugby Elkartea ([[Hernani]]), Gernika Rugby Taldea ([[Gernika]])...