Greziako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:BattleofIssus333BC-mosaic-detail1.jpg|thumb|right|350px|[[Alexandro Handia]]k greziar kultura hedatu zuen bere konkisten bidez.]]
'''Greziako historiak''' eskuarkieskuarka greziargraziur herriahiriru, haiek okupaturiko lurraldeak eta egungo [[Grezia]]ko estatu modernoaren ikerkuntza hartzen du bere baitan. Greziarren hedapena aroz aro aldatzen denez, Greziako historia ere malgua da, bere edukiera dagokionez. Aro bakoitzak bere interes-eremua dauka.
 
Lehendabiziko greziarrak egungo Grezia aldera [[K. a. III. milurteko]]an iritsi ziren, non beste herri batzuk nekazaritza [[K. a. VII milurteko]]tik. Hedapenaren erpinean, greziar zibilizazioa [[Egipto]]tik [[Hindu Kush]]era (egungo [[Pakistan]]) zihoan. Hortik aurrera, greziar gutxiengoak aurrean bere menpeko lurraldeetan ([[Turkia]], [[Italia]], [[Libia]], [[Ekialde Hurbila]]) edo, migrazioa zela eta, munduko beste toki batzuetan ([[Ipar Amerika]], [[Australia]], [[Ipar Europa]], [[Hego Afrika]]...). Nolanahi ere, egun, greziar gehienak Grezian ([[1821]]tik estatu independentea) eta [[Zipre]]n bizi dira.
26. lerroa:
 
== Aro Iluna ==
Greziar Aro Iluna ustezko [[doriarrak|doriar]] inbasioarekin eta mizenastar zibilizazioaren amaiarekin ([[K. a. 1100]] inguru) hasi zen eta [[K. a 800]] inguru bukatu zen, [[K. a. IX. mendea]]n [[hiri-estatu]] greziarrak hedatzen hasi baitziren eta berriro idazten hasi baitzen. [[Homerore]]n epika lehenengoetakoak ziren. Ez da ahaztu behar estreinako [[Olinpiar Jokoak]] [[K. a. 776]]an burutu zirela.
 
Mizenastar zibilizazioarekin batera, [[Ekialde Hurbil]]ean inperio batzuk, [[Egipto]]koa eta [[hititak|hititena]], amaitu ziren. Honen eragilea kanpotik etorritako herriak izan zitekeen. Izan ere, [[burdin]]ezko armak zituzten, borrokan [[brontze]]zkoen aurrean abantaila erabakigarria ematen dutenak.
 
[[Arkeologia]]k mizenastar kulturaren amaiera erakusten du. Jauregi eta hiri handiak suntsitu edo abandonatu zituzten. [[Greziera]] ez zen gehiago idazten. Garai honetako [[zeramika]]k ikur geometriko errazak baino ez dauka, aurreko eta ondoko apaindura figuratiboren ondoan. Ilun Aroko greziarrak bizileku txikiagotan finkatu ziren, zeinek gosetea eta populazio galera iradokitzen dituen. Kanpoko ondasunik ez dira aztarnategian aurkitzen, zeinek salerosketa murriztua iradokitzen duen. [[Kultura]]ren arloan ere, garapen edo hazkunde txikia ikusten da.
 
Erregeek gobernatu zuten aro honetan. Gerragintzan, munta zalditeriatik infanteriara igaro zen. Ekoiztea merkea zenez, burdinak brontzea ordezkatu zuen edozein tresna edo arma mota egiterakoan.
44. lerroa:
Komunitate txiki horiek hiri bat (''polis'') zuten buru. Hastapenean erregeak (''basileus'') gobernatzen zuen [[hiri-estatu]] hori. Lurraren jabeek [[aristokrazia]] osatzen zuten. Hiri-estatuen arteko borroka jarraituak zirela eta, erregeen boterea higatu zen, eta aristokrazia horrek bere postua bete zuen denboraren poderioz. Nolanahi ere, merkataritzaren ugaltzearekin batera beste gizarte-klase bat sortu zen, merkatariena, diruduna lurra ez eduki arren. [[K. a. 650]]tik aurrera, tokian tokiko aristokraziak botereari eusteko borrokatu behar izan zuen tirano (''tyrannoi'', ez nahastu egungo diktadoreekin) izeneko klase berriko lider populisten aurka.
 
[[Esparta]]n lur-aristokraziak boterea gorde ahal izan zuen. [[Likurgoren konstituzio]]pean ([[K. a. 650]] inguru), hiri horretan erregimen militarista berezia jarri zen martxan, biko monarkiaren azpian. [[Atenas]]en, ordea, monarkia [[K. a. 683]]an bertan behera utzi zuten. [[Solon]]ek gobernu-sisteman erreforma batzuk ezarri zituen, aristokraziaren boterea apaltzeko. [[Pisistrates]] tiranoak, boterea eskuratuta, hiria merkataritza-botere bilakatu zuen. Horren ondoren, [[Kleistenes]]ek [[demokrazia]] ezarri zuen ([[K. a. 500]]), boterea gizonezko herritarrek osatutako biltzarrak baitzeukan. Nolanahi ere, esklabuek, askatutakoek eta atzerritarrek ez zuten herritartasuna.
 
Denborak aurrera egin ahala, greziar mundua pixkanaka pixkanaka hedatu zen, hiri-estatuek [[kolonia]] ugari [[Mediterraneo]]an eta [[Itsaso Beltza]]n finkatu baitzituzten. Hiri batek kolonia fundatu arren, ez zeukan haren gaineko kontrolik, nahiz eta merkataritza eta erlijio arloetan lotura estuago eduki zezakeen. Eta koloniek ere beste kolonia batzuk sortu ahal izaten zituzten. Hori zela eta, sal-erosketa ugaldu zen garai honetan.
52. lerroa:
[[Antzinako Grezia]]ko garai klasikoa bi gerrak markatu zuten. [[Mediar Gerrak|Pertsiako inbaditzaileen kontrako garaipenak]] urrezko aroaren atea zabaldu zuen. Arlo militarrean ez ezik, [[K. a. V. mendea]]n Grezian (batik bat [[Atenas]]en) [[literatura]]n ([[Aristofanes]], [[Eskilo]], [[Euripides]], [[Sofokles]]) [[arkitektura greziarra|arkitekturan]] ([[Partenoia]]), [[eskultura]]n ([[Fidias]]), politikagintzan ([[Perikles]]) eta [[filosofia]]n ([[Sokrates]]) aurrerapauso itzelak eman ziren. [[Peloponesoko Gerra]]k, hein batean, amaiera ekarri zion egoera honi, gerra zibil honek ezegonkortasun-garaia ekarri baitzuen.
 
Nagusitasuna zela medio ika-mikan, [[Atenas]]ek eta [[Esparta]]k gerra ankerra borrokatu zuten, eremu osorako krisia ekarriz. Esparta garaile atera zen arren, bere nagusitasunak nahiagabea sortu zuen beste hiri greziarrean artean (esaterako, [[Ionia]] eta [[Zipre]] [[Pertsiar Inperioa]]ri eman zizikion). Honela, [[Tebas]] altxatu zen eta, [[Epaminondas]] jeneral jaioa buru zutela, [[K. a. 371]]n [[Leuktrako bataila]]n Espartako armada suntsitu zuten. Tebasko nagusitasunaren epeari atea zabaldu zitzaion. Alabaina, [[Fozea]]ren kontrako borrokan, Tebasek [[Mazedoniako Filipo II.a]]ri eskatu zion laguntza. [[Mazedonia]]k berehala menderatu zituen Greziako hiri akituak. [[Alexandro Handia|Alexandro]] Filiporen semearekin epe berri bat hasi zen, helenistikoa.
 
=== Aro helenistikoa ===
Konstituzio demokratikoa indarrean jarri zen [[1975]]ean, eta, erreferendumen bidez, [[monarkia]] deuseztatu zen urte horretan ere. Erbestetik itzulita, [[Konstatinos Karamalis]]ek Demokrazia Berria alderdia eta [[Andreas Papandreu]]k [[PASOK]] alderdi [[sozialismo|sozialista]] osatu zuten, hurrengo hamarkadetan herrialdeko politikagintzan alderdi garrantzitsuenak. [[1981]]eko [[urtarrilaren 1]]ean [[Europar Batasun]]ean sartu zen eta [[2001]]ekoan [[euro]] dirua hartu zuen.
[[Irudi:Ptolemy I Soter Louvre Ma849.jpg|thumb|right|250px|Ptolomeo I.a.]]
Aro hau [[Alexandro Handia]]ren konkistekin hasi eta, [[K. a. 146]]an, [[Antzinako Erroma|Erromak]] greziar penintsula konkistatzean amaitu zen. Nolanahi ere, erromatar aginteak ez zuen eten gizarte eta kultura helenistikoaren jarraipena ([[kristautasuna]]ren etorrera arte ez zen moztu), baina independentzia politikoa ekarri zuen. Egungo Greziaren garrantzia apaldu zen aro honetan, [[Alexandria]] eta [[Antiokia]] kultura greziarraren motoreak bilakatu ziren.
 
Alexandro Handiaren heriotzaren ostean, boterea bereganatu nahian Alexandroren jeneralak elkarren aurka borrokatu ziren. Ondorioz, inperioa zatitu eta erresuma berriak sortu ziren. Ptolomeo [[Egipto]]n edo Seleuko ekialdean geratu ziren. Greziako hiri-estatuen kontrola etena zen, matxinadak zirela eta. Hurrengo urteetan, sorturiko estatuek haien artean borrokatu ziren. [[Mazedoniako Filipo V.a]] Erromari aurre egin ahal izan zion azken agintari greziarra izan zen, [[Kartago]]rekin aliatuta. Hala ere, [[K. a. 202]]an Kartago gailenduta, Erroma ekialdeari so geratu zen. Honela, [[K. a. 198]]an [[Mazedoniako Bigarren Gerra]] piztu zen eta Tito Kinktio Flaminio jeneral erromatarrak Filipo garaitu zuen. Flaminio greziar kulturaren mireslea zen, eta greziar hiriak aske zirela iragarri zuen. Nolanahi ere, [[Korinto]]n eta [[Kalzis]]en soldaduak kokatu zituen eta Erromak kontrolatzen zuen liga berri bat sortu zen.
 
== Erromatar eta Bizantziar Inperioak ==
{{sakontzeko|Bizantziar Inperioa}}
 
[[Antzinako Erroma]]ren gainean eragin itzela izan arren, Grezia [[Erromatar Inperio]]ko probintzia bilakatu zen Grezia. Inperioa bitan banandu zenean, ekialdeko zatian greziarra zen kultura nagusia. [[Bizantziar Inperio]]an [[greziera]] izan zen hizkuntza nagusia.
 
== Otomandar Inperioa ==
{{sakontzeko|Otomandar Inperioa}}
 
Erasoak eraso, [[XV. mende]]ra arte, inperio horrek zutik iraun zuen hamaika mendez. [[Otomandar Inperioa|Otomandarren]] eskutan erortzean ([[1453]]), Konstantinoplako jakintsu asko mendebaldera migratu ziren, [[Pizkundea]]ren eragile bat izanik. Nolanahi ere, greziar ortodoxoen kohesiorako, eta ondorengo nortasun greziarra osatzeko, oso lagungarria izan zen erlijioan banantzeko sistema otomandarra.
 
Otomandar Inperiotik Greziak independentzia gerraren bidez lortu zuen [[1821]] eta [[1829]] bitartean. Hortik aurrera, Grezia eta [[Turkia]]ren arteko hartu-emanak gatazkatsuak izango dira oso, lurraldearen gaineko aldarrikapenak direla medio.
 
== Independentzia ==
[[Irudi:Navarino.jpg|thumb|left|250px|Navarinoko Gudua ([[1927]]ko urria), [[Otomandar Inperioa|otomandarren]] egiazko agitearen amaiera izan zen.]]
 
[[Ioannis Kapodistrias]] aukeratu zuten errepublika berriko lehen buruzagitzat [[1827]]an. Edonola ere, hil ostean, Mendebaldeko Botereek Wittelbach leinuko monarka bat ezarri zuen.
 
[[Balkanetako Gerrak|Balkanetako Gerretan]], Greziak bere mendeko lurraldea eta populazioa areagotu zituen. Hurrengo urteetan, [[Konstantino I.a]]ren eta [[Eleftherios Venizelos]] lehen ministroaren arteko tirabirek herrialdea elkarrenganako oso bortitzak ziren bi alderditan banandu zuten. [[Lehen Mundu Gerra]]ren ostean, Grezia [[Mustafa Kemal]] buru zuen [[Turkia]]ren kontra borrokatu zen. Ondorioz, [[Lausanneko Itun]]ean ezarri zen bezala, elkarren arteko populazio-mugimendu handiak burutu ziren. Greziak [[Anatolia]]tik etorritako 1,5 milioi laguni harrera eman behar izan zien.
 
Hurrengo urteetan, ezegonkortasuna eta estatu-kolpeak nagusitu ziren. [[Italia]] [[faxismo|faxistak]] [[1940]]ko [[urriaren 28]]an amore emateko eskatu zion Greziari. [[Ioannis Metaxas]] diktadoreak ezaguneko "OXI" (EZ) erantzun zion ultimatumari, eta Italiak eraso zuen. [[Albania]]n Italiako armada geldiarazi arren, [[alemania]]r indarren aurrean erori zen Grezia. Nolanahi ere, [[greziar erresistentzia]]k arazo franko eman zizkien okupatzaileei.
 
Askatu ondoren, erregezaleen eta [[komunismo|komunisten]] arteko gerra zibila piztu zen. Horrek hurrengo 30 urtetarako ika-mikak eta krisialdi ekonomikoa zabaldu zituen herrialde osoan. [[1967]]ko [[apirilaren 21]]ean militarrek, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] babespean, [[estatu-kolpe]]a eman zuten. [[1973]]ko azaroan kontra estatu-kolpe batek [[Dimitrios Ioannides]] diktatore ezarri zuen. Hala ere, [[1974]]ko [[uztailaren 20]]an, Turkiak [[Zipre]] inbaditzean, diktadura bertan behera erori zen.
 
Konstituzio demokratikoa indarrean jarri zen [[1975]]ean, eta, erreferendumen bidez, [[monarkia]] deuseztatu zen urte horretan ere. Erbestetik itzulita, [[Konstatinos Karamalis]]ek Demokrazia Berria alderdia eta [[Andreas Papandreu]]k [[PASOK]] alderdi [[sozialismo|sozialista]] osatu zuten, hurrengo hamarkadetan herrialdeko politikagintzan alderdi garrantzitsuenak. [[1981]]eko [[urtarrilaren 1]]ean [[Europar Batasun]]ean sartu zen eta [[2001]]ekoan [[euro]] dirua hartu zuen.