Leprechaun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Sakontzeko|Irlandar mitologia}} {| class="toccolours" style="font-size: 85%; width:275px; margin: 0 0 0.5em 1em; float:right; clear:right;" cellspacing="3" |+ <big>'''Leprechaun'…
 
No edit summary
33. lerroa:
 
Normalki bihurrikeriak egiten gozatzen duten gizon zaharren itxura izaten dute. Beren lanbidea zapatak egin edo konpontzea izaten da. Oso aberatsak direla esaten omen da, guda garaian lurperatuta dauden aberastasunez beteriko lokatzezko ontzien zaindariak baitira. Kondairaren arabera, norbaitek bere begirada leprechaun batean kokatzea lortzen badu, honek ezin dezake ihesik egin, baina begirada beregandik kentzen den unean, leprechauna desagertu egiten da.
 
== Etimologia ==
"Leprechaun" izena [[irlandera]]zko '''luprachán'''-etik eratorria da; halere aditu askoren ustez izen hori [[gaelera]]ren ''leith bhrogan'' hitzetatik dator, beren esanahia [[euskara]]z ''zapatak egiten dituena'' da. Baina beharbada ''leprechaun''-ek zapata pare bat egiteko gai ez izatea arduragabekeria bat besterik ez da, sarritan etxean ekoiztutako garagardo asko ondoren moxkor antzean egoten baitira.
 
«Leprechaun» izenerako hainbat etimologia daude. Askotan onartzen den teorietako batek dio 'leipreachán'' irlandar hitzetik eratorria dela, [[Patrick S. Dinneen]]-ek honela definitu zuen: "ipotx, iratxo, leprechauna; ''luchorpán'' izendapenarentzako"; Amaitzeko Dinnen-ek honela definitzen du lo define finalmente como "ipotx bat, leprechaun bat; urezko iratxo erako bat"; hitz hau "gorputz erdi" edo "gorputz txiki" bezala ere interpretatua izan da. Etimologia hau Collins English Dictionary hiztegiak ematen duena da.
 
== Itxura ==
''Leprechaun''-ek, bereziki [[San Patrizio]] egun inguruan ikusten diren agerpenetan, orlegi edo berdez jantzitako gizontxoen itxura izaten dute. Halere, ohiturak dioen arabera, beroki gorri dizdiratxuz, zilarrezko botoiz, galtza urdin eta marroiez, zilarrezko belarri handidun zapatez eta hiru ertzetako kopa garaieko kapela batez ikustea ere ohikoa omen zen.
 
Bere garaiera hamabost zentimetrotik metro erdi inguru artean zegoen, une berberan bihurri eta zintzo aurpegia izan ditzazke. Askok bizardunak dira eta pipan erretzen dute. Lanean ari direnean, zapatarien larruzko amantala erabili ohi dute eta matagarrien neurriko zapatak egin edo konpontzeko mailu txiki bat.
 
Itxuraz, ''leprechaun'' eta beren bikotekide maitagarrien arteko harremanak gizakionak bezalakoak dira, baina ez hobeagoak, askotan zapata bat bakarrik egiten baidizkie, behin ere ez parea.
 
{{zeltiar mitologia aurkibidea}}
 
== Antzeko pertsonaiak Euskal Mitologian ==
{{Sakontzeko|Euskal mitologia}}
Beharbada [[Euskal Mitologia]]n irlandar '''Leprechaun'''en antzekotasun edo parekidetasun handiena duen pertsonaia '''[[Galtxagorri]]''' izango da. Hau ere pertsonai, nimino eta oso bihurria. Beste antzeko pertsonaiak '''[[ipotx]]ak, [[iratxoa]]k''' eta '''[[maitagarria]]k''' izango lirateke.
 
== Ohizko ipuiak ==
Ohizko ipui bat baso sakonetik datorren mailu soinu ahul bat jarraitzen duen bidaiari batekin hasten da. ''Leprechaunak'' aurkitu dutela igartzean jator ageri da, bidaiariak bere urrea non ezkutatzen duen esateko eskatu arte. Orduan ehundako kasketaldia har lezake, urrea daukala ukatuz eta irudimenezko erle multzo bat edo erortzeke dagoen zuhaitz bat seinalatuz, edo edozein trikimailu egiten saiatuko da bere bahitzailea despistatu edo nahasi dedin. Gizakiak bere begirada beregandik kentzen duen une horretantxe bertan, ''leprechaunak'' bere burua desagertarazten du. Trikimailu hau gaizki ateraz gero, oraindik beste zenbait baliabide gelditzen zaizkio. Adibidez, era harrigarrian eskuzabal agertzeko, bapatean urre txanpoiez beteriko poltsa bat eskaintzen dio bere bahitzailerari askatasunaren truke. Baina ''leprechaunek'' urrearekin ederki gustora uzten dituztenean, hobe da hainen azkar zorretan ez gelditzea, bere oparia laster batean hauts bilakatu edo erabat desagertu egiten delako.
 
 
 
== Ikus, gainera ==
* [[Clurichaun]]
* [[Far darrig]]
* [[Irlandar mitologia]]
* [[Zeltiar mitologia]]