Napoliko golkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|200px|Napoliko golkoaren kokapena [[Fitxategi:Isla de Isquia Bahía de Nápoles y Vesubio.jpg|thumb|right|200px|Isquia uhartea, Na…
(Ez dago alderik)

06:39, 18 martxoa 2009ko berrikusketa

Napoliko Golkoa (Golfo di Napoli italieraz), Italiako hegomendebaldeko kostaldean aurkitzen da. Golkoan, Napoli iparraldean, Campania probintziako hiriburu dena, eta Pozzuoli aurkitzen dira, azpimarratzeko moduko tokiak, Ponpeia antzinako herri erromatarra eta Vesuvio sumendia, golkoaren ekialdean. Hegoaldean, golkoa, Sorrentoko penintsulak ixten du, bertako hiri nagusia Sorrento bera delarik. Penintsula honek, Napoliko golkoa Salernoko golkotik banatzen du. Golko txiki hau, Tirreno Itsasoan aurkitzen da, hau, aldi berean, Mediterraneo Itsasoaren zati delarik.

Napoliko golkoaren kokapena
Isquia uhartea, Napoliko Golkoa eta Vesuvio sumendia. Irudiaren hegoaldean, Capri uhartea eta Sorrentino irtenunea (NASAren satelite batetatik ikusia).
Napoliko Golkoaren eta Pozzuoliren ikuspegia

Capri, Isquia eta Prozida uharteak, Napoliko golkoan aurkitzen dira. Ingurua, Italiako turismogune garrantzitsu bat da, gertu aurkitzen diren Ponpeia eta Herkulanoko hondakin erromatarrengatik, 79an, Tito erromatar enperadorearen erregealdian suntsituak izan zirenak, Vesuvioren erupzio piroklastiko batetan.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Napoliko golkoa