«Palatino»: berrikuspenen arteko aldeak

4.804 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
(Palatino izenburua Palatino (letra tipoa)(r)en truke aldatu da)
 
[[Irudi:Seven Hills of Rome.svg|thumb|right|Erromaren mapa eskematikoa, zazpi muinoak eta [[harresi serviarrak]] erakutsiz.]]
#BIRZUZENDU [[Palatino (letra tipoa)]]
'''Palatino mendia''' ([[latin]]ez ''Collis Palatium edo Mons Palatinus'') ''[[Roma Quadrata]]'' bezala izendatutakoaren zati da [[Erromako zazpi muino]]etatik, Palatinoa erdialderen dagoena da, eta [[hiri]]ko tokirik antzinakoenetakoa da. [[Erromatar foroa]]rekiko 40 metro altxatzen da, hau alde batean duela, eta, bestean, berriz, [[Zirku Nagusia]] edo ''Circus Maximus''.
 
== Mitologia ==
[[Erromatar mitologia]]ren arabera, Palatinoa zen kobazulo bat zegoena, Lupercal bezala ezaguna. Bertan [[Romulo eta Remo]] aurkituak izan ziren. [[Luperka]]ren bizitokia ere bazen, haiei titia eman zien otsoa. [[Erromaren sorrera]]ren elezahar honen arabera, [[Faustulus]] artzaiak aurkitu zituen umeak eta, bere emaztea zen [[Acca Larentia]]rekin hazi zituen. Romulo eta Remo hazi zirenean, hauek, euren aitona hil zuten, euren aitari tronua kendu bait zion, eta, bien artean, [[Tiber]] ibaiaren ertzean hiri berri propio bat eraikitzea erabaki zuten. Halako batetan, eztabaida gogor bat izan zuten eta Romulok bere anaia hil zuen. Hortik sortu zen Roma [[Erroma]] izena (Romulogandik).
 
== Historia ==
[[Irudi:Palatineterracing.jpg|thumb|[[Harresi euskarri]] handiak]]
[[Erroma]]k, bere jatorria, Palatino muinoan du. Izan ere, inguruan berriki eginiko indusketek, jendea toki honetan, gutxi gora-behera [[K.a. 1000]]. urtetik bizi dela adierazten dute.
 
Errepublika garaiko ([[K.a. 510-44]]) erromatar aberatsek, hemen zituzten euren bizitokiak. Oraindik ere, [[Augusto]]ren ([[K.a. 63]]-[[14]]) jauregien hondakinak ikus daitezke, [[Tiberio]]renak ([[K.a. 42]]-[[37]]) eta [[Domiziano]]renak ([[51]]-[[96]]). Augustok hemen, [[Apolo Palatinarraren Tenplua]] ere eraiki zuen, bere etxearen ondoan.
 
Palatino muinoa, bazen, baita ere, [[Luperkalak]] izeneko jaialdia ospatzen zen tokia.
 
== Kokapena ==
Eraikin bat, Augustoren emazte zen [[Livia]]ren etxea zela uste dena, gaur egun, zaharberritze prozesuan aurkitzen da. Liviaren etxetik gertu, [[Cibelesen tenplua]] aurkitzen da, gaur egun, ez erabat industua eta jendeari itxita. Egitura honen atzean, muinoaren albo batetan ahokatua, [[Tiberioren etxea]] aurkitzen da.
 
Erromatar foruaren gainean, [[Domus Flavia]] aurkitzen da, neurri handi batetan, [[flaviar leinu]]aren agintealdian eraikia ([[69]]-[[96]]), [[Vespasiano]], [[Tito]] eta [[Domiziano]]. Jauregi hau, hainbat enperadorek zabaldua eta aldatua izan zena, Palatino muino osoan zehar hedatzen da eta Zirku Nagusirako ikuspegia du. Zirkutik ikusten den jauregiaren zatirik gehienaren eraikuntza, [[Septimio Severo]] enperadorearen agintealdian egina izan zen.
 
Severoren jauregiari erantsia, Domizianoren Hipodromoa aurkitzen da. Hau, [[erromatar zirku]] baten itxura duen egitura bat da, eta, [[greziera]]z, bere izenak zirkua esan nahi du, baina [[gurdi lasterketak]] egiteko txikiegia da. Hobe deskriba daiteke greziar estadio bat bezala, hau da, oinezko lasterketentzako toki bat. Edonola ere, asmo zehatza, eztabaidagai da. Egia da Severoar leinuko enperadoreen garaian kirolerako erabili izan zela, baina, ziurrena, jatorrian, estadio formako lorategi bezala eraiki izana da. ''Sopraintendenza Archeologica di Roma''ko gida baten arabera, gertu aurkitzen den Palatino [[Museo]]ko estatuarik gehienak Hipodromotik datoz. (Domizianok estadio handiago bat ere eraiki zuen, benetan oinezko lasterketetarako erabili izan zena, eta, gaur egun, [[Navona Enparantza]] bezala ezagutzen dena).
 
Palatinoa, gaur egun, aire libreko museo bat da, eta egunean zehar bisita daiteke, gainordain baten truke, [[Koliseo]]aren txartel berarekin. Bi sarrera daude: Bata, [[Titoren Arkua]] aurkitzen den tokitik gertu, erromatar foruan, eta, bestea, Via di San Gregorion, [[Konstantinoren Arkua]]ren justu atzean geratzen den kalea, Koliseotik urrunduz.
 
[[Irudi:Rome-Palatin-Le Stadio.jpg|thumb|center|400px|Estadioa Palatinoan, beharbada, jatorrian, enperadoreen lorategi pribatu bat.]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commons|Palatine hill}}
*{{en}} [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Gazetteer/Places/Europe/Italy/Lazio/Roma/Rome/_Texts/PLATOP*/Palatinus.html Palatinoari buruzko artikulua]
 
{{Erromako muinoak}}
 
[[Kategoria:Erroma]]
 
[[be-x-old:Палятын]]
[[bg:Палатин]]
[[bs:Palatino brdo]]
[[ca:Palatí]]
[[de:Palatin (Rom)]]
[[en:Palatine Hill]]
[[es:Monte Palatino]]
[[fr:Mont Palatin]]
[[he:גבעת הפאלאטיום]]
[[id:Bukit Palatium]]
[[is:Palatínhæð]]
[[it:Colle palatino]]
[[ja:パラティーノ]]
[[ka:პალატინის ბორცვი]]
[[la:Palatium]]
[[nl:Palatijn]]
[[nn:Palatinerhøgda]]
[[no:Palatinerhøyden]]
[[pl:Palatyn]]
[[pt:Palatino]]
[[ru:Палатин]]
[[sh:Palatin]]
[[simple:Palatine Hill]]
[[sv:Palatinen]]
[[tr:Palatine Tepesi]]
[[zh:帕拉蒂尼山]]