«Zero absolutu»: berrikuspenen arteko aldeak

1.592 bytes added ,  Duela 12 urte
ez dago edizio laburpenik
 
[[Termodinamika]]ren hirugarren legearen arabera zero absolutua inoiz ezin da lortu. Gaur egun lortu den tenperaturarik txikiena -272ºCkoa da, hozkailuak dituen [[molekula|molekulek]] ez baitute puntu horren azpitik joateko behar hainako energiarik. Zero absolutuan [[kristal]] perfektu baten [[entropia]] [[zero]] da ere.
 
Kristala osatzen duten atomoek, kristal akatsgabe bat eratzen badute, honen entropiak, zero baino gehiago izan behar du, eta, beraz, tenperatura, beti izango da zero absolutua baino gehiago, eta kristalak, beti izango ditu bere atomoen mugimenduak eragindako inperfekzioak, hori konpentsatzeko mugimendu bat beharko lukeelarik, eta, beraz, beti hondar inperfekzio bat izanez.
 
0 Kelvineko tenperaturan, substantzia guztiak solidotuko liratekeela aipatu behar da, eta, egungo beroaren ereduaren arabera, molekulek, mugitzeko edo bibratzeko ahalmen oro galduko luketela.
 
Orain arte, zero absolututik gertueneko tenperatura, [[MIT]]eko zientzialariek lortu zuten laborategian [[2003]]an. Gas bat eremu magnetiko batetan, zero absolututik nanokelvin erdiraino (5•10<SUP>−10</SUP> K) hoztuz lortu zen.
 
== Zero absolututik gertuko fenomenoak ==
Zero absolututik gertu, materialen batzuetan, fenomenoren batzuk gerta daitezke, [[Bose-Einsteinen kondentsatua]] edo [[superfluidotasun|superfluido]] batzuk, helio II.a bezala.
 
[[1924]]an, [[Albert Einstein]] fisikari alemaniarrak eta [[Satyendranath Bose]] indiarrak, euren omenez, [[Bose-Einsteinen kondentsatua]] deritzon fenomeno baten existentzia iragarri zuten. Egoera horretan, [[bosoi]]ak, energia [[egoera kuantiko]] berean elkartzen dira. Fenomeno hau, [[1995]]ean baieztatu zen, eta, ordutik, bere propietateetako asko ikertu dira.
 
Zero absolututik gertuko tenperaturetan, superfluidoak era daitezke, edo baita, euren azterketarako tenperatura altuagoetan existitzen ez diren molekula hauskorrak ere, beste fenomeno batzuen artean.
 
== Ikus, gainera ==
15.106

edits