Pioneer 11: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Pioneer 11''', NASAren espazio esplorazioaren programako lehen zundetako bat izan zen. Cañaveral Lurmuturretik jaurtia izan zen, 1973ko [[apiri…
(Ez dago alderik)

19:44, 13 martxoa 2009ko berrikusketa

Pioneer 11, NASAren espazio esplorazioaren programako lehen zundetako bat izan zen. Cañaveral Lurmuturretik jaurtia izan zen, 1973ko apirilak 5ean. Asteroide gerrikoa arrakastaz igaro ondoren 1974ko apirilak 19an, bere abiadura, bere ibilbidea Jupiterretik gertu kokatzeko zehaztu zen. Jupiterretik igaro zenean, Orban Gorri Handiaren irudiak hartu zituen, polo guneetako lehen behaketak egin zituen eta Kalistoren masa zehaztu zuen.

1979ko irailak 1ean, Saturnora iritsi zen, planetaren hurbileko lehen argazkiak hartuz, non, bi ilargi berri eta eraztun gehigarriak aurkitu zituen. Saturno atzean utzi ondoren, Eguzki-sistematik kanporako bere ibilbidea jarraitu zuen, eguzki haizearen partikula energetikoak aztertuz.

Pioneer zundek, euren energia, isotopo erradiaktibozko iturri batetik (RTG) lortzen zuten. Sortzaile elektriko hauen eraginkortasun galtzeak, bere misioaren amaiera adierazi zuen 1995eko amaieran.