«Wikipedia:Lankideak»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (lotura)
No edit summary
Orri honetan azaltzen zaizu zergatik den gomendagarria lankide bezala [[Aparteko:Userlogin|erregistratzea]] eta nola erabili emandako abantailak. Badaude beste batzuk jada [[Aparteko:Userlist|wikipediako lankideak]] direnak.
 
== Erregistratzeko arrazoiak ==
 
*Ez daukazu zertan eman inolako informazio pertsonalik. Eskatuko zaizun bakarra, lankide izena eta pasahitza izango dira. Helbide elektronikoa jar zenezake nahi izanez gero, baina ez da derrigorrezkoa.
*Zureak izango diren '''erabiltzaile orria''' eta '''eztabaida orria''' izango dituzu eta helbide elektronikoa baduzu, '''posta''' jaso ahal izango duzu. Horrela, hobeto komunikatu zintezke gainontzeko lankideekin.
*Artikuluen '''izenburua aldatzeko''' gaitasuna lortzen da, beti ere arrazoi batzuk emanez.
 
== Azalpen batzuk ==
 
Erregistraturiko lankideentzako hainbat azalpen daude ondoren. Oraindik ez bazara, zeri itzaroten ari zara?
 
=== Nola erregistratu ===
 
Erregistratzeko, orriaren (wikipediako edozein orri) goiko eta eskumako aldean aurkitzen den ''Izena eman edo saio berria hasi''n egin klik eta jarraitu argibideak. Bestela, egin ezazu klik orri bukareran dagoen oharrean. Garrantzitsua da lehenago Wikipediako [[Wikipedia:politikak|politikak]] ezagutzea. Ez da inoren gustokoa ikustea nola ezabatzen den artikulu bat arauak ez betetzearren, [[Wikipedia:Administratzaileak|administratzaileena]] ere ez.
 
=== Segimendu zerrenda ===
 
Orri bakoitzean "jarraitu" lotura bat izango duzu. Artikulu batean aukeratzen duzunean, zure jarraipen zerrendara erantsiko da. Zerrenda honetan ordenaturik agertuko dira artikuluak, azkenengo aldatu denetik hasita (bai zuk edo bai beste batzuek). Horrela, zabaldu, aldatu edo ezabatuak direnean, segituan konturatuko zara.
 
=== Erabiltzaile orria ===
 
{{nagusia|Wikipedia:Erabiltzaile orria}}
Lehen ere esan dugu erabiltzaile orria lortzen duzula erregistratzean. Bertan, zuri buruzko informazioa, lotura interesgarriak... jar zenitzake.
 
=== Eztabaida orria ===
 
{{nagusia|Wikipedia:Eztabaida orria}}
Eztabaida orri pertsonal bat ere izango duzu, gainontzeko wikipedistek mezuak usteko bertan. Mezu berri bat usten dizuten bakoitzean, Wikipedian bisitatzen duzun lehen orrian ohartaraziko zaizu. Horrela, ideia berriak garatu eta sorturiko edozein arazo konpondutzeko.
 
== Erabiltzaile motak ==
 
*[[Wikipedia:Lankideak|Lankideak]]
*[[Wikipedia:Burokratak|Burokratak]]
*[[Wikipedia:Zerbitzariak|Zerbitzariak]] (steward)
*[[Wikipedia:Garatzaileak|Garatzaileak]] (developer)
 
== Ikus, gainera ==
 
*[[Wikipedia:Lankideen izenak]]
*[[Wikipedia:Babel]]
7.041

edits