Vitimiro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Vitimiro''' edo Withimer, Hermanarikoren familiako kide bat zen, eta, 375ean, ostrogodoen errege aukeratua izan zen (375-376), Hermanarikok bere buruaz beste …
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Vitimiro''' edo Withimer, [[HermanarikoErmanariko]]ren familiako kide bat zen, eta, [[375]]ean, [[ostrogodo]]en errege aukeratua izan zen ([[375]]-[[376]]), HermanarikokErmanarikok bere buruaz beste egin eta gero.
 
Vitimiro, errege bezala aukeratua izan zen, ostrogodoak oso egoera larria bizitzen ari ziren garai batetan, eta [[huno]]en aurka zenbait porrot jasan behar izan zituen. [[376]]an, ostrogodoek, berebiziko porrot bat jasan zuten, non Vitimiro bera hil zen. Vitimiroren seme zen [[Videriko]] oraindik ume bat baino ez zenez, esperientzia asko zuten bi jeneralek hartu zuten erregerodetza Viderikok 21 urte bete arte: [[Alateo]] eta [[Safrax]] izan ziren jeneral horiek. Hunoen aurka jasandako porrot honen ondoren, Alateok eta Safraxek zuzendutako ostrogodoak, bisigodoekin batera, [[Dniester]] ibairantz joan ziren, eta, aurrerago, [[Danubio]] ibairantz eta [[Erromatar Inperioa|Erromatar Inperio]]rantz, beste talde garrantzitsu bat, hunoen mende geratu zen bitartean.
 
{{oinordekotza
| aurrekoa = [[HermanarikoErmanariko]]
| titulua = Ostrogodoen erregea
| epea = [[375]]-[[376]]