DES: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
133. lerroa:
== Deskribapena ==
[[Irudi:DES-main-network.png|right|220px|thumb|''1 irudia'' — Feistel-en egitura orokorra DESn]]
 
:''Laburtzeko asmoz, jarraian datorren deskribapenak algoritmoaren aldaketa eta permutazio zehatzak baztertu egin dira; informazio gehiagorako ikus [[DES eduki gehiagarria]].''
 
DES blokekako zifraketaren prototipo algoritmoa da — bit luzera jakin bateko testu garbi bat hartzen du algoritmo honek, eta eragiketa konplexu batzuren bidez luzera berdineko testu zifratuan eraldatzen du. DESren kasuan blokearen tamaina 64 bitekoa da. DESk [[gako kriptografiko]] bat ere erabiltzen du eraldaketa aldatzeko, modu honetan kodeketan erabilitako gakoa ezagutzen dutenek bakarrik egin dezakete deszifraketa. Gakoak 64 biteko luzera du, baina hauetatik bakarrik 56 erabiltzen dira algoritmoan. Gainontzeko 8 bitak [[paritate]]a egiaztatzeko bakarrik erabiltzen dira, eta gero baztertu egiten dira. Beraz, DESren gako luzera eraginkorra 56 bitekoa da, eta horrela zehazten da.