CMOS: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Tximist (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Tximist (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
 
[[1980]]. urtean inguruan, zirkuitu-fabrikatzaileak eskala oso handiko integrazioa ([[VLSI]]) lortu zuten, 100.000 [[transistore]]tik gora [[txip]] bakar batean integratuz. [[2000]]. urtean, [[Intel]]ek 42.000.000 transistore integratzea lortu zuen bere [[Pentium 4]] [[mikroprozesadore]]etan.
 
== Osaketa ==
CMOS zirkuituen oinarria P motako eta N motako [[MOSFET]] [[transistore]]ak erabiltzean datza, zirkuituaren irteeran tentsio maila altua edo baxua ezartzeko. Hori lortzeko, transistoreak kommutatu behar dute batzuetan elikatze-iturrirako eta bestetan masarako bideak sortuz.
 
=== Inbertsioa ===
[[Fitxategi:CMOS Inverter.svg|thumb|right|CMOS inbertsore estatikoa.]]
CMOS zirkituen antolaketa hurrengoa da. PMOS transistorearen sarrerak elikatze-iturritik edo beste PMOS batetik etorri behar du. Antzeko zerbait gertatzen da NMOS transistorearekin, NMOSaren sarrerak masatik edo beste NMOS batetik etorri behar du.
 
Irudiko zirkuituan, sarrerako tentsioa (A tentsioa) maila baxukoa denean, NMOS transistoreak [[erresistentzia]] altua du eta masa irteeran eragina izatea ekiditzen du. Bitartean PMOSak erresistentzia baxua du eta ondorioz irteerako tensioa elikatze-iturriarena da.
 
Bestalde, sarrerako tentsioa (A tentsioa) maila altukoa denean, PMOS transistoreak [[erresistentzia]] altua du eta elikatze-iturriaren tentsioa blokeatzen du. Bitartean NMOSak erresistentzia baxua du eta ondorioz irteerako tensioa baxua izango da.
 
Laburbilduz sarrera baxua denean irteera altua da, eta sarrera altua denean irteera baxua. Ondorioz, CMOS zirkuituen irteera lehenetsia sarreraren inbertsioa da.
 
{| class=wikitaula
| colspan="2" bgcolor=33FF66 | '''Inbertsorearen taula'''
|- bgcolor=33FF66
| '''Sarrera''' || '''Irteera'''
|- bgcolor=66FFFF
| L || H
|- bgcolor=66FFFF
| H || L
|-
|colspan="2" bgcolor=FFFFCC | <small>L (maila baxua), H (maila altua)</small>
|}
 
=== Dualtasuna ===
CMOS zirkuituen ezaugarri nagusietako bat PMOS eta NMOS transistoreen artean dagoen dualtasuna da.
 
== Ikus, gainera ==