Fikziozko pertsonaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Fikziozko pertsonaia''', fikziozko lan batetan agertzen den edozein pertsonaia da. Zehatzago, lan horren unibertsoaren barnean existitzen dela irudikatzen den pertsona edo je…
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Fikziozko pertsonaia''', [[fikzio]]zko lan batetan agertzen den edozein pertsonaia da. Zehatzago, lan horren unibertsoaren barnean existitzen dela irudikatzen den pertsona edo jendea da. Pertsonez gain, [[estralurtar]]rak, [[munstro]]ak, [[animali]]ak, [[jainko]]ak edo bizirik gabeko [[objektu]]ak izan daitezke. Pertsonaia hauek, ia beti, fikziozko lanen protagonista dira, bereziki eleberri eta antzezlanetan. Izan ere, zaila egiten da pertsonaiarik gabeko eleberri bat irudikatzea, ezaugarri hori duen lanik egiten saiatu den arren, (([[James Joyce]]n ''Finnegans Wake'' lana, adibidez). Olerkaritzan, beti dago pertsonaren bat presente, baina, orohar, irudizko narratzaile edo entzule bezala.
 
Kritikoek, "pertsonaia zirkular" eta "pertsonaia lineal"en artean bereizten dituzte. Lehenak, nortasun ezaugarri ugari izaten ditu, eta konplexuak izaten ohi dira, benetazkoago eta sinesgarriagoak. Pertsonaia linealek, berriz, nortasun ezaugarri gutxi batzuk baino ez dituzte izaten, eta sinpleagoak eta sinesgarritasun gutxiagokoak izaten ohi dira. Eleberri batetako protagonista (batzuetan heroia), orohar, pertsonaia zirkular bat izaten da, eta, inguruan dituen bigarren mailako pertsonaiak, linealak. [[LoHaizeak queeraman el viento se llevózuena]] filmeko Scarlett O'Hara pertsona, adibidez, pertsonaia zirkular baten adibide on bat da, Prissy zerbitzaria, lineala izango litzatekeen bitartean. Berdin, zenbait pertsonaia antagonista (protagonistekin tupust egiten dutenak, batzuetan bilau ere deituak), pertsonaia zirkularrak dira. Pertsona antagonista zirkular baten adibide ona, Rhett Butler da.
 
Dramaren historian zehar, estereotipo bihurtutako zenbait pertsonaia garatu dira: nekazari inuxentea, iruzurlea eta zitadinoa dira.