Atamante: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
2. lerroa:
 
== Bere tragediaren bertsioak ==
Bertsiorik ezagunenak, [[Nefele]]rekin ezkondu izanari erreferentzia egiten dio. Honekin, bi seme alaba izan zituen: seme bat, [[Frixo]], eta alaba bat, [[Hele]]. Nefele arbuiatu ondoren, [[Ino]]rekin, [[Kadmo]]ren alabarekin ezkondu zen. Honekin [[Learko]] eta [[Melizertes]] izan zituen. Bere seme-alaben ondorengotza eskubideak ziurtatzeko, Inok, bere senarraren lehen ezkontzan izandako bi seme-alabak hiltzea pentsatzen du. Hori lortzeko, herrialde osoko emakumeak konbentzitu zituen gari aleak xigor zitzaten, eta, gizonek garia erein nahi izan zutenean, ez zuen fruiturik eman. Atamantek, orduan, Delfoseko orakulua kontsultatu zuen, eta Inok bere senarraren mezulariak erosi zituen. Hauek ekarri zuten erantzuna honako hau zen: gosetearekin amaitzeko, Frixo sakrifikatu beharra zegoela. Hil behar zutenean, tradizio batzuen arabera, bere arreba Helerekin batera, bere ama Nefelek, [[urrezko ardi larruaren ordena|urrezko larrudun ahari]] bat eman zion, airean altxatu zituena, [[Kolkida]]ra eramanez, Hele bidean ito zen arren.
 
Beste tradizio baten arabera, mezularia kupidatu egin zen, Atamanteri azpijokoa azalduz. Honek, Inoren sakrifizioa agindu zuen, Melizertes bere semearekin batera. Baina hiltzera zihoazenean, [[Dioniso]] Inotaz kupidatu zen, hau, bere izeba bait zen, eta bere inudea izan zen. Honegatik, Ino ikustezin bihurtu zuen hodei batetan bildu zuen Ino bera, eta ihes egin ahal izan zuten. Ondoren, Dionisok Atamante eroarazi zuen, bere seme txikia hilko zuena, Learko, irakiten zegoen ura zuen pertz batetara botaz. Aldi berean, Inok, Melizertesekin batera, bere buruaz beste egin zuen, itsasoko jainkoa bihurtu eta [[Leukotea]] edo Leukotoe izena hartu zuela dioen bertsioa ere esistitzen den arren.