Wikipedia:Txokoa/Archive 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
241. lerroa:
 
==Xuxen-okherka==
Berriak ez-ezik, lanik aski emaiten ari da (ari zait) zaharretariko zenbaitto. Gizabidez, jendeki eta ''polite'' ari izan naiz, nik uste, egundainokoan wiki honetan. Aritu ere, gogo-zabal aritu naiz: oro har, Batuaren graphia demotikora makhurtu izan naiz hemengo artikulu guztietan, neurekeriarik gabexko; nehoren artikuluak xuxentzean, xoilik okher zegoena xuxendu izan dut (grammatika-hutsak, jakingarri eta datu okherrak, erratumak,...), sekulan ez muinezko edo oinharrizko zerik (halakoak ere xuxentzeko thirria gorriak eraginagatik). Wiki honen kaxkartasuna-eta zirikatu izan dudanean, bethiere oro har egin dut, ezer nehori bereziki lephoratu gabe. Alabaina, badirudi jendetasunori gure honetan kommunegi ez den. Eta, lehenik ere adi erazirik nagoen hildotik, "gizakumeekin gizakumekara, baina astoekin astara". Eta aho-legarrik gabe mintzatu behar baldin naiz, halaxe eginen naiz. Ezin onhartuzkoa da (egiazki Euskara eta Euskaldun izenak izan zenbaiten isla badirateke) nehon, are gutiago enzyklopedia batetan, ''Euskara ez dena'' Euskaratzat irets erazi nahi izatea. Pollit-pollit dira, baiki, erran biribilak, eta mereximendu handirik dukete Euskaldungai, Euskaldungaiberri, Euskaldunberri, Euskaldun-nahi, eta abarrek; baina, zein-nahi den hizkuntzatan ere, ez dute hizkuntzadungaiek kanonik ez eredurik ezartzen, hizkuntzadunek baizik. Eta hizkuntzadunek ere, hizkuntzadun betheek, bere hizkuntzaren jabe direnek, bere hizkuntzaz egiten dakitenek. Ez gara, ez, Euskaldunok hain berexi, mundu orotan egin doana bazter utzi-eta geurean mottel-ttottelak guztien buruzagi eta paradigma ezartzeko, ala bai? Ikharagarri da nolako ausarkeriak eta lotsagabekeriak ikhusi behar ditugun hemen. Artikulu batzu kaxkar izatea... onhar (landuko ahal ditugu); baina, "norbaitek" artikulu jakin bat Euskwahili adikaitzez izkiribatu, Euskaldun oraino ere lotsarik zerbaixka duen batek hura Euskararat aldatu, eta orain berriz ere harako hark versione zahar bezain tzarra itzul eraz?? Othoi. Ez dut orain artean ''ad mulierem'' argumentik ekharri nahi izan; baina, harako hark honelako zakharkerietan iraun badeza, Euskara ikhasteko nekea hartu izan dutenek merexi omen duten begiramena baztertu beharko dut. Guztiok dakiguntxoa ekhar, zeinek bere jakitearen eta ahalaren arau; baina ez dakienak (eta jakin nahi ere ez duenak), dakienaren bidean behaztopagarririk ez ezar, othoi. Theo, 2005-6-8