Lankide:Lide ekain eta eneko/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
barne linkak gehitu
No edit summary
1. lerroa:
= '''Parisko eraldaketak Bigarren Inperioan''' =
 
'''Parisko eraldaketak Bigarren Inperioan'''
 
 
Bigarren Inperioko Parisko eraldaketak edo Haussmann-en lanak deritze Frantziako hiriburua moderno bihurtzeko 1852 eta 1870 artean Napoleon III.ak eta Haussmann prefektuak bideratu zituzten lanei.  
 
9 ⟶ 6 lerroa:
Lan hauek hiritarren eguneroko bizitzaren nondik-norakoetan aldaketa nabaria ekarri zuten. Halere, gerora zenbaitek gogor kritikatu zuten egindako lana kostua izugarria zelako, batetik; eta gizarteko klase-nahasketa gutxitu zuelako. Horrez gain, XX. Mendean ez zitzaion garrantzia handirik eman proiektuari, nahiz gerra-ostean berriro ekiteko beharra nabaritu zuten. Azkenean, eraldaketa horiek sortu zuten mundura zabalduko zen Parisen irudi berria. Horrela, garai bateko Paris zahar hura eta bertako kale bitxiak Boulevard eta plaza zabaleko hiri modernoaz ordezkatuta geratu ziren.  
 
== 1852: Enperadore ausart eta ''moderno''a Erdi Aroko hiri baten aitzinean   ==
 
1852: Enperadore ausart eta ''moderno''a Erdi Aroko hiri baten aitzinean  
 
 
XIX. Mendearen erdialdean, askok bestela pentsatu arren, Erdi Aroko hiria zen. Paris, ordura arte beti bere gain berreraiki zen, eta hortaz, XVIII. Eta XIX. Mende hasierako biztanleria handitzearekin, erdiguneko dentsitatearen ikaragarrizko handitzea gertatu zen. Erdigunea deritzogu aspaldiko Carlos V.aren harresiaren barneko etxe-inguruari, nahiz eta Luis XII.aren garaian zuzendu egin zuten. Kale estu multzo batek zirkulazioa eragozten zuen (Parisen, 1851ean, 60.259 auto zeuden eta hiriko errepide guztien luzera 500 kilometrokoa zen). Bestalde, etxeetan gero eta jende gehiago bizi zen (txiroak gehienak), eta gaixotasun-iturri zirela salatu zuten higienistek.  
 
21 ⟶ 15 lerroa:
Paris birmodelatzearen aurretik nolakoa zen erakusten duten adibideetako batzuk “Les misérables” edota “Notre Dame de Paris”en topa genitzake. Bestalde, aipatu beharrekoa da Erdi Aroko Paris ez dela soilik kale estuak dituena, baizik eta Notre-Dame, Sainte-Chapelle eta Le Palais de Louvre bezalako eraikin ederrak ere zituena.  
 
=== Lehen modernizazio saiakerak ===
 
 
'''Lehen modernizazio saiakerak'''
 
 
Aro modernoa iristerako, erregeek Paris apaindu nahi izan zuten. Ur-hornidura areagotzeko baliabideak bilatu eta hiria osatzen zuten uharteak lotu zituzten zubien bidez. Barrokoa izan zen hiriaren hobekuntza eta zabalkuntza zein hiria erregulatzeko asmo politikoak aurrera eramateko jarraitutako estiloa. Horretarako, igeltsurik gabeko zurezko xaflak eraikitzea debekatu zen, eraikinen altuera mugatu zen eta hiri-ardatzen luzera arautu zen, besteak beste. Hainbat eraikinen erausketa ere gertatu zen, eta "errenta-eraikinak" sortu ziren, non klase sozial guztietako herritarrak bizi ziren.
 
60 ⟶ 50 lerroa:
Ile de la Citeko eta Quartier des Arciseko (Louvre eta Hôtel de Ville artean) kaleen itxura gutxi aldatu zen Erdi Arotik. Auzo horietako biztanleria-dentsitatea oso handia zen Parisko gainerako auzoekin alderatuta. Eliseo Zelaiak auzoan, populazioaren dentsitatea 5380 bizt./km² zen; Arcis eta Saint-Avoye auzoetan, gaur egungo III. barrutian, egoiliar bat zegoen hiru metro karratuko. 1840an, mediku batek Ile de la Citeko eraikin bat deskribatu zuen. Laugarren solairuan bost metro karratuko gela bat zegoela zioen, non hogeita hiru pertsona zeuden, helduak eta haurrak. Egoera horretan gaixotasunak erraz zabaldu ziren. Kolera-izurritek hiria suntsitu zuten 1832an eta 1848an. 1848koan bi auzo horietako biztanleen %5 hil zen.
 
=== Bigarren Inperioaren hastapenak ===
 
'''Bigarren Inperioaren hastapenak'''
 
 
75 ⟶ 64 lerroa:
Beraz, Haussmann Bigarren Frantziar Inperiora iritsi zeneko atariko baino izan ez ziren gertaerak honela laburbil daitezke: industriaren gailurra eta burgesia boteretsu baten sorrera, kapitalismoaren heldutasuna Frantzian eta bere isla Parisen, 1830eko iraultza, hiria isolatu zuten krisi ekonomikoak, Parisko baldintza txarrak eta bere mailako hiri baten eskakizun burgesa, eta azkenik, 1848ko iraultza eta Napoleon III.aren Inperioak kutsu sozialista zuen beste edozein matxinadari zion beldurra.
 
== Normalizazio publikoaren eta ekimen partikularraren arteko lankidetza ==
 
Normalizazio publikoaren eta ekimen partikularraren arteko lankidetza
 
 
Sansimonismoak eraginda, Napoleon III.ak eta Miguel Chevalier edo Pereire anaiak bezalako ingeniariek boluntarismo ekonomikoan sinesten zuten, gizartea eraldatu eta pobrezia berreskura zezakeena. Botere indartsua da, baita autoritarioa ere, kapitalistak gizarte osoari eta, bereziki, pobreenei mesede egingo dieten lan handiak egitera animatzeko. Sistema ekonomikoaren euskarria banka da, nabarmen garatu baitzen. Printzipio horiek aplikazio-eremu ezin hobea aurkitzen dute Parisko berrikuntza-proiektuetan. Haussmannen lanak Estatuak erabaki eta kokatuko ditu, enpresaburu pribatuek gauzatuko dituzte eta maileguak finantzatuko ditu.
 
=== Haussmanniar sistema ===
 
'''Haussmanniar sistema'''
 
 
Hasiera batean, Estatuak berritze planoek eragindako lurren jabeak desjabetu zituen. Ondoren, eraikinak erorarazi eta ardatz berriak eraikitzen zituen, hiri-ekipamendu guztiekin (ura, gasa eta hustubideak). Haussmannek, Rambuteauk ez bezala, mailegu masiboak erabili zituen eragiketa horietarako behar zen dirua lortzeko, 50 eta 80 milioi libera bitartean urtean. 1858tik aurrera, Parisko Caisse des travaux (Parisko obren kutxa) izan zen finantzaketarako tresnarik balio handikoena. Estatuak maileguan utzitako dirua berreskuratzen zuen, lursail berria banakako lote gisa bersalduz eraikin berriak baldintza zehatzen agiri baten arabera eraiki behar zituzten sustatzaileei. Sistema horri esker, urtero udal-aurrekontua baino bi aldiz diru gehiago bideratu ahal izan zen lanetara.
 
90 ⟶ 75 lerroa:
Orduan, sistema pitzatzen joan zen pixkanaka. 1870ean Kutxaren mailegu masiboek 1500 milioi liberako zorra sortu zuten eta horrek obra handiei ospea kentzen lagundu zuen. Jules Ferryk 1867an izandako finantza-zuloa salatuko du: «Haussmannen kontu fantastikoak».
 
=== Erregulazio publikoa ===
 
'''Erregulazio publikoa'''
 
Haussmannek lanak errazteko eta kale nagusi berrien homogeneotasuna egiaztatzeko egokitutako lege- eta araudi-esparrua baliatu zuen.
 
110 ⟶ 93 lerroa:
Trenbideen eta horien zerbitzu publikoen kudeaketaz arduratzen diren bide-arkitektoek funtsezko zeregina izan zuten, eta horrek adierazten du ingeniariek garrantzi handia hartu zutela Estatuko gorputz handien baitan.
 
== Lanen garapena ==
 
Lanen garapena
 
Lanen garapenak Inperioaren garapenaren nondik norakoak erakusten dizkigu: autoritarioa 1859. urtearen aurretik, eta liberalagoa 1860tik aurrera. 20.000 etxe bota zituzten 40.000 berri eraikitzeko 1852 eta 1870 artean. Urbanismo arloko lan horietako batzuek jarraipena izan zuten Frantziako Hirugarren Errepublikan, Haussmannen eta Napoleon III.aren irteeraren ostean. Parisek 1860an bere “faubourg”ak (hiriaren kanpoaldea) hartu zituen “fortifikazio”etaraino. Azken horiek Thiersek eraiki zituen 1844an (eta 1919tik aitzina bota zituzten).  
 
Lehengo 12 distrituak (''Arrondissements'' frantsesez) hogei bihurtu ziren, eta ez zuten lehengoen muga edo zenbatzerik errespetatu.  
 
=== Irekiera handien sarea ===
 
'''Irekiera handien sarea'''
 
Ramboteauek kale berri bat ireki zuenean hiriaren erdigunean, Pariseko biztanleak harritu egin ziren haren zabalera zela-eta: 13 metro. Haussmannek Rambuteau kalea baztertu egin zuen bigarren mailako errepidearen multzora, zabalera berri batekin: 20 eta 30 metro. Foch etorbideak ere 120 metroko zabalera izan zuen, bere pasealeku eta guzti. Diderot Boulevarda sortzeko lanean hasi zen, Rue Mazas zabaldu zutelako. Haussmaniar eta post-haussmaniar lanek oraindik ere hiriaren hezurdura osatzen dute.  
 
=== '''Ipar-Hego eta Ekialde-Mendebalde arraila''' ===
 
'''Ipar-Hego eta Ekialde-Mendebalde arraila'''
 
1854tik 1858ra, Haussmannek Napoleon III.aren garai autoritarioena aprobetxatu zuen, Paisen historian seguruenik hamarkada horretan soilik egin zezakeen aldaketa egiteko: erdigunea eraldatu intersekzio handia eraikiz.  
 
135 ⟶ 112 lerroa:
Haussmannek bidegurutze hori lehenengo boulevard horiek erdigunearekin elkartzen zituzten ardatzekin osatu zuen, esaterako, ezkerreko urertzeko Rue de Rennes, edota Operaren etorbidea eskuineko urertzean. Halere, esan beharra dago Operaren etorbideko lanak orokorrean ez zirela hasi 1876ra arte, eta 1879ra arte ez zirela bukatu. Rue de Rennes hori, Senaraino iritsi behar zuena, ez zen sekula bukatu.  
 
=== Boulevarden koroen amaitzea ===
 
'''Boulevarden koroen amaitzea'''
 
Haussmannek Luis XIV. Lanari jarraipena eman zion. Boulevard handiak zabaldu zituen eta galibo handiko ardatzak sortu zituen, Richard-Lenoir boulevarda bezala.
 
144 ⟶ 119 lerroa:
Voltaire boulevarrari esker, erdigunea hobeto inguratuta geratu zen Nazio plazatik, eta Daumesnil etorbideak ibaiertzeko auzoak Lyongo geltokitik banatu zituen, Vincennes basorako bidea irekitzen zuelarik.  
 
=== '''Hirugarren sarea: kanpoaldeko distrituak''' ===
 
'''Hirugarren sarea: kanpoaldeko distrituak'''
 
Bere agintaldiko azken urteetan, Haussmann, 1860an hirira atxikitako gune berrietako distrituak egokitzen hasi zen. Horrela bide luze eta bihurgunetsua sortu zuen, XIX, XX eta XXI distrituei kalte egiten ziena. Honakoak ziren, euren frantsesezko izenez: Rue de Puebla, Rue des Pyrénées eta Avenue du Général-Michel-Bizot.
 
155 ⟶ 128 lerroa:
Malesherbes boulevarda bezalako beste ardatz batzuek, edota Barbes eta Ornano boulevardak, Gare du Norden ingurukoak, aukera eman zuten kanpoaldeko arrondizamenduak erdiguneko noranzkoan gurutzatzeko.  
 
=== '''Plaza-biribilguneak''' ===
 
'''Plaza-biribilguneak'''
 
Zirkulazioko ardatz handien konexioak (boulevardak, hiribideak eta horrelakoak), horien neurriko plazen sortzea eskatu zuen. Chatelet plaza, esaterako, Davioudek egokitua, Paris Iparraldetik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebaldera gurutzatzen zuten bi ardatz nagusien bidegurutze bihurtu zen. Haussmannen lanek jada Parisen bazeuden plaza batzuen birmoldatzea ere eskatu zuen, horietako batzuk hauek direlarik: place de l'Etoile, la place du Château-d'Eau edota la place de l'Hôtel-de-Ville (euren frantses izenarekin). Beste plaza batzuk sortu behar izan zituzten, lehenago ez baitzeuden: Malesherbes,  l'Alma, Pereire, Puebla, Prince-Eugène edota Operarena horren adibide garbia dirateke.
 
=== '''Tren geltokiak''' ===
 
'''Tren geltokiak'''
 
Haussmannek Lyongo tren geltokia eraikiarazi zuen 1855an. François-Alexis Cendrierrek burutu zuen proiektua. Bestalde, Iparraldeko geltokia edo “Gare du Nord” 1865an eraikiarazi zuen. Azken hori Jacques Hittorffek egin zuen.  
 
Bere nahikaria Parisko geltokiak beren artean trenbidez lotzea zen. Halere, ardatz garrantzitsuekin lotura ahalbidetzea baizik ez zuen lortu.  Lyongo geltokitik, Lyongo kaleak, Richard-Lenoir boulevardak eta Magentaren boulevardak Ekialdeko geltokira edo “Gare de l’Est”era iristea errazten zuten. Paraleloak ziren bi ardatzek, La Fayette kaleak eta Haussmann Boulevardak alde batetik, eta bestetik, Chateaudun eta Maubeuge bestetik, Ekialdeko geltokiaren auzoa lotzen dute, eta Iparraldeko geltokiaren auzoa Saint-Lazare geltokiarekin. Ezkerreko ibaiertzean, Rennes kaleak Montparnasse geltokia lotzen du, lehen oraingo “Torre Montparnasse” dagoen lekuan zegoelarik.  
 
=== '''Monumentuak''' ===
 
'''Monumentuak'''
 
Napoleon III.ak eta Haussmannek hiria hobetzeko azkeneko aldaketa batzuk egin zituzten. Charles Garnierrek Garnier Opera eraiki zuen estilo nahiko eklektikoan, eta Gabriel Davioudek Chatelet plazan simetrikoak ziren bi antzoki sortu zituen.  
 
178 ⟶ 145 lerroa:
Erlijioari dagokionez, Bigarren Inperioak San Eugenio elizaren etorrera zekusan (orain Église Saint-Eugène-Sainte-Cécile deritzana), baita Hirutasun Sainduarena, San Ambrosioren Elizarena eta San Agustinena ere. Azken hori berezia da ganga garaia duelako, kontrahormarik gabea, metalezko egitura bati esker egin ahal izan zena, eta kokaleku ezin hobea duelako, hain justu hainbat boulevard nagusi elkartzen diren bidegurutzean.
 
=== '''Hornikuntza publiko modernoak''' ===
 
'''Hornikuntza publiko modernoak'''
 
Parisko berritzeak globala izateko asmoa zuen. Ostatuen osasun-egoerak haizearen igarotze hobea ekarri zuen, baita uraren egoera hobea ere, eta hondakinen bideratze anitzez ere hobea.
 
195 ⟶ 160 lerroa:
Era berean, Haussmannek Davioudi hiri-altzariak egiteko eskatu zion, oraino hiriko espaloi eta jardinetan edonork lekusakeena.  
 
=== '''Berdeguneak''' ===
 
'''Berdeguneak'''
 
Berdeguneak ez ziren ohikoak Parisen, beti harresi barruan garatu zen hirian. Hala, hiria zabalduagatik, estutze sentsazioa ematen baitzuen.  
 
Londresko parke handi eta ederrez liluratuta, Napoleon III.ak Jean-Charles Alphand ingenieriari, Errepublika garaian Haussmannen ondorengoa izango zenari, hainbat parke eta baso eraikitzeko agindua eman zion. Boulugneko eta Vincennesko basoek hiria inguratu zuten Mendebaldean eta Ekialdean. Thierseko harresiaren barruan, Buttes-Chaumont eta Montsouris parkeek paseatzeko aukera ematen zieten Paris kanpoko baso handietatik urrun bizi ziren biztanleei.  Monceau parkea, Orléans familiarena zena garai batean, zatitan banatua izan zen, eta berreraiki egin zen. Auzo bakoitzak, bestalde, ''square'' txikiak zituen (laurogei plaza inguru, Parisko laurogei auzoentzako: horren helburua biztanle bakoitzak etxetik oinez hamar minutura baino gutxiagora parke bat aurkitzeko aukera izatea zen), zuhaitz ilarek hiriko etorbideak inguratzen zituztelarik (garai hartan Parisko kaleetan 80.000 zuhaitz inguru landatu zituztela pentsatzen da).  
 
=== '''Haussmannen goi-arnasa izan zen hiria''' ===
 
'''Haussmannen goi-arnasa izan zen hiria'''
 
Napoleon III.ak Haussmanni emango zion kargua hartu aurretik, azken hori Girónseko eskualdeko prefektua zen. Bordelen bizi zen, eta hiri horretan etorbide zabalak zeuden, eta horien zabalerak inguruko eraikinen garaierarekin bat zetozen. Hortaz, hiriburuaren agintea hartu zuenean, Bordelek Parisen antza izan zezan nahi zuen.  
 
=== '''Balantzea''' ===
 
'''Balantzea'''
 
Louis Lazarek darakus lan horien ondorioz 57 kale eta 2227 etxe ezabatu eta kendu zituztela, hurrenez hurren. Eta horrela, 25.000 biztanlek, ia denak langileak, erdigunetik alde egitera behartuta ikusi zutela euren burua eta kanpoaldera baztertuak izan ziren. Leku-aldaketa hori, Parisko erdiguneko obren ondorio izan zena, indarrezko migrazioa izan zen. Jende gehiena antzinako Octroi harresiaren inguruko auzoetara joan zen, nagusiki Faubourgs du Temple, Saint-Antoine eta Saint-Marceau guneetara. Horrez gain, kanpoko komunetara ere alde egin zuten: Belleville, Ménilmontant, Charonne, Ternes, Montrouge, Vaugirard eta Grenelle.
 
217 ⟶ 176 lerroa:
Charles Garnier bezalako artista eta arkitektoeek arkitektura monumental horren monotonia salatu zuten. Politikari eta idazleek espekulazioaren eta ustelkeriaren zabaltzea salatu zuten (La Curée, Zola), eta batzuek arrazoi izan gabe Haussmann salatu zuten, aberats egin zelakoan. Kritika gehienek, aitzitik, oinarrizko aldaketei erreferentzia egiten zieten, eta ez prefektuari berari. Horri egin zioten kalte, baina.
 
== Haussmannen lanaren inguruko eztabaida ==
 
'''Haussmannen lanaren inguruko eztabaida'''
 
Ezeren aitzin, esan beharra dago Parisen eta Haussmannen kasuan, egindako aldaketak ez direla horren garrantzitsuak, baizik eta egindako gestio eta jarduera administratiboaren erreformak, baita indar publikoetakoak ere.
 
226 ⟶ 183 lerroa:
Urbanista barrokoek bezala ezin izan zuen lan egin. Haussmannek, baizik eta bere lana estimulo etengabe baten antzekoa zen, eta hirigintzan eragiten duten hainbat indarren etengabeko koordinazioan zetzan.  
 
=== '''Hirien zabaltzea erregimen autoritario baten arma bailitzan?''' ===
 
'''Hirien zabaltzea erregimen autoritario baten arma bailitzan?'''
 
Napoleon III.aren ondorengoek kezka sozialen eta higienearen azpian proiektu poliziakoa ezkutatu izana egotzi zioten: hiribide zabalen eraikitzeak helburutzat izan zezakeen tropen mugimendua erraztea, eta kale zuzenak sortzeak kañoiekin jende asko harrapatzea ahalbidetzen zuen, baita haiek sor zitzaketen barrikadak ere.
 
235 ⟶ 190 lerroa:
Haussmann ez zen izan poliziaren arduradun. Bere agintaldiaren ondorioz, hain justu, poliziaren prefektura indargabetu egin zen, Parisko prefektuaren mesedetan, zeinak kaleen garbitzearekin, argiteriarekin eta osasungaiztasunarekin lotutako arazoak hartu behar izan zituen bere kargu.  
 
=== '''Gizarte-orekaren porrota''' ===
 
'''Gizarte-orekaren porrota'''
 
Hasiera batean, Parisek Napoleon III .aren espiritua eraldatu zuen, baina gaur egungo behatzaile askok salatu zituzten Haussmannek egindako hiri-operazioen ondorio demografiko eta sozialak.
 
257 ⟶ 210 lerroa:
 
 
=== '''Finantzaketa-sistemaren krisia''' ===
 
 
273 ⟶ 226 lerroa:
 
 
== Parisko berrikuntzaren eragina ==
 
=== '''Haussmanniar estetika: «kale-horma»''' ===
«Haussmannianismoa» ez zen nahikoa izan kaleak egin eta ekipamendu egokiak sortzeko. Eraikin pribatuen alderdi estetikoan ere esku hartu zuen.
 
 
«Haussmannianismoa» ez zen nahikoa izan kaleak egin eta ekipamendu egokiak sortzeko. Eraikin pribatuen alderdi estetikoan ere esku hartu zuen.
 
 
 
[[Etxadi]]<nowiki/>aren kalearen aurrealdea (frantsesez, uhartetxoa, ''îlot'') multzo arkitektoniko homogeneo gisa sortu zen. Eraikinak ez ziren autonomoak, hiri-paisaia bateratu baten zati izan behar ziren irekiera berrietan oinarritutako beste eraikin batzuekin batera. Hala ere, Haussmanniako etxadiak heterogeneoa izaten jarraitzen du: irekiera berrietan kokatutako lursailei bakarrik eragin zien modernizazioak, eta aurreko etxadiko beste lursailak ez ziren suntsitu. Aurreko mendeetako eraikinek eta eraikin berriek topo egiten zuten bertan, eta lurzati eraikiezinek agerian uzten zituzten patioetan edo lerrokadura berrietan egindako eraikin berrien atzealdeak.
286 ⟶ 236 lerroa:
Parisko hirigintza-erregelamenduak eta botere publikoek ezarritako zorrek eraikinen eta fatxaden bilakaera klasikoa haussmanniar estetika bereizgarrirantz eramaten lagundu zuen:
 
* beheko solairua (rez-de-chaussée) eta behegaina kuxin-horma batekin;
 
* solairu «noblea», balkoi bat edo birekin; bigarren eta hirugarren solairuak estilo berean, baina hain aberatsak ez diren leihoen markoekin;
beheko solairua (rez-de-chaussée) eta behegaina kuxin-horma batekin;
 
* laugarren solairua [[balkoi]] jarraituarekin, apaindurarik gabe;
solairu «noblea», balkoi bat edo birekin; bigarren eta hirugarren solairuak estilo berean, baina hain aberatsak ez diren leihoen markoekin;
 
* [[fatxada]]<nowiki/>ren planotik 45 gradura dauden ganbarak.
laugarren solairua [[balkoi]] jarraituarekin, apaindurarik gabe;
 
Fatxada lerro horizontal sendoen inguruan antolatzen da, sarritan eraikin batetik bestera jarraitzen dutenak: balkoiak, [[erlaitz]]<nowiki/>ak, irtengune garrantzitsurik gabeko fatxaden lerrokadura perfektua. Rivoli kalearen eredua Parisko kale berri guztietara hedatu zen. Fatxadetan, zerraketa eta garraio-tekniken aurrerapenei esker, harri landua erabili ahal izan zen, bloke lodi gisa. Kaleek efektu monumentala eragiten zuten, eraikinei dekoraziora jotzeko aukera emanez. [[Eskulturagintza]] eta moldaketak ez ziren mendearen amaierara arte ugaritu.
[[fatxada]]<nowiki/>ren planotik 45 gradura dauden ganbarak.
 
 
 
'''Haussmannianismoaren gerokotasuna'''
Fatxada lerro horizontal sendoen inguruan antolatzen da, sarritan eraikin batetik bestera jarraitzen dutenak: balkoiak, [[erlaitz]]<nowiki/>ak, irtengune garrantzitsurik gabeko fatxaden lerrokadura perfektua. Rivoli kalearen eredua Parisko kale berri guztietara hedatu zen. Fatxadetan, zerraketa eta garraio-tekniken aurrerapenei esker, harri landua erabili ahal izan zen, bloke lodi gisa. Kaleek efektu monumentala eragiten zuten, eraikinei dekoraziora jotzeko aukera emanez. [[Eskulturagintza]] eta moldaketak ez ziren mendearen amaierara arte ugaritu.
 
 
'''Haussmannianismoaren gerokotasuna'''
 
 
 
Haussmanniar eraldaketek bizi-kalitatea hobetu zuten hiriburuan. [[Epidemia]] handiak, [[kolera]]<nowiki/>renak bereziki, desagertu egin ziren (baina ez [[tuberkulosi]]<nowiki/>arenak), zirkulazioa hobetu egin zen, eraikin berriak zaharrak baino hobeto eta funtzionalago eraiki ziren. Baina auzo zaharretako esku hartzeak puntualki bakarrik egin zirenez, oraindik eremu osasungaitzak geratzen ziren. Horrek azaltzen du hurrengo mendean ideia higienistak berpiztu izana eta ondoren XX. mendeko hirigile batzuen erradikaltasuna.
 
 
Bigarren Inperioak Parisko hiri-historia markatu zuen, ondorengo arkitektura eta hirigintza-korronte guztiak hari erreferentzia egitera behartuta sentiarazteraino, estiloa egokitzeko, baztertzeko, edo zenbait elementu errepikatzen saiatzeko bazen ere.
 
 
Haussmanniar eraldaketek bizi-kalitatea hobetu zuten hiriburuan. [[Epidemia]] handiak, [[kolera]]<nowiki/>renak bereziki, desagertu egin ziren (baina ez [[tuberkulosi]]<nowiki/>arenak), zirkulazioa hobetu egin zen, eraikin berriak zaharrak baino hobeto eta funtzionalago eraiki ziren. Baina auzo zaharretako esku hartzeak puntualki bakarrik egin zirenez, oraindik eremu osasungaitzak geratzen ziren. Horrek azaltzen du hurrengo mendean ideia higienistak berpiztu izana eta ondoren XX. mendeko hirigile batzuen erradikaltasuna.
Bigarren Inperioak Parisko hiri-historia markatu zuen, ondorengo arkitektura eta hirigintza-korronte guztiak hari erreferentzia egitera behartuta sentiarazteraino, estiloa egokitzeko, baztertzeko, edo zenbait elementu errepikatzen saiatzeko bazen ere.
Hausmanianismo «garbiaren» amaiera 1882ko eta 1884ko Parisko hirigintza-erregelamenduetan datatu daiteke, kale klasikoaren uniformetasuna hautsi baitzuten, teilatuen mailako irtenguneak eta lehen fantasiak onartuz, 1902ko araudiaren ondoren nabarmen garatu zirenak. Hala ere, oraindik Napoleonen ereduaren zorroztasuna jarraitzen duen «post-haussmannianismoa» baino ez da, kaleen eta etxadien antolaketa orokorra zalantzan jartzen ez duena.
 
 
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>ren ondoren, [[Napoleon III.a|Napoleon III .a]] baino mende bat geroago, [[Frantziako Bosgarren Errepublika|Bosgarren Errepublika]] [[Gaullismo|gaullista]]<nowiki/>ren botere boluntaristen etxebizitza beharrak Parisko hirigintzan aro berri bat hasi zuten. Honek ia erabat baztertu zuen haussmaniar oinordetza eta [[Le Corbusier]]<nowiki/>ren ideiak jarraitu zituen, kalearen gaineko lerrokadura, galiboaren muga eta kalea bera alde batera utziz, «Dalleren hirigintzan» ([[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>ren ondorengo berreraikitze hirigintza) hain garrantzitsuak ziren oinezkoak baztertuz automobilari lekua egiteko . Eredu berri hori 1970eko hamarkadan zalantzan jarri zen berehala, eta herentzia haussmaniarraren berraurkikuntza hasi zen: funtzio anitzeko kaleak eta galiboaren mugak itzuli ziren, eta, zenbait auzotan, Bigarren Inperioko etxadien homogeneotasun arkitektonikoa berreskuratzeko ahalegina ere egin zen.
 
Parisko iritzi publikoak haussmanniar herentziaren ikuspegi positiboa du gaur egun, aldirietako zenbait hirik, [[Issy-les-Moulineaux]]<nowiki/>ek edo [[Puteaux]]<nowiki/>ek adibidez, beren izenean ere  haussmanniar herentzia aldarrikatzen duten auzoak («haussmanniar barrutia») eraikitzeraino. Berez, auzo horiek XX. mende hasierako haussmanniar osteko arkitekturako pastitxeak dira, «begiratokiak» eta logiak dituztenak (balkoi zabalak, batez ere estaliak, alde batean itxitura bat dutenak).
 
 
Parisko iritzi publikoak haussmanniar herentziaren ikuspegi positiboa du gaur egun, aldirietako zenbait hirik, [[Issy-les-Moulineaux]]<nowiki/>ek edo [[Puteaux]]<nowiki/>ek adibidez, beren izenean ere  haussmanniar herentzia aldarrikatzen duten auzoak («haussmanniar barrutia») eraikitzeraino. Berez, auzo horiek XX. mende hasierako haussmanniar osteko arkitekturako pastitxeak dira, «begiratokiak» eta logiak dituztenak (balkoi zabalak, batez ere estaliak, alde batean itxitura bat dutenak).
 
 
 
'''Mirarien Gorteak'''
 
Mirarien Gorteak (Cour des miracles frantsesez) Parisko eta Frantziako auzo marjinalei buruzko termino frantsesa zen, landa-eremuetako etorkin langabeak bizi ziren tokia. "Parisko txoko honetan ezkutatzera iritsi ziren nerabe horien guztien ohiko aterpea zuten, goibel, zikin, lohi eta bihurri, haien gaixotasun usteak eta kutsadura kriminala". Eremuak, neurri handi batean, Luis XIV .aren erregealdian (1643-1715) hazi ziren, eta Parisen, Rue du Temple, Jussienneko gortea, Reuilly kalea, Rue St. Jean eta Tournelles Beausire, Rue de l 'Echelle eta Rue du Caire eta Rue Reaumur artean. Azken hori inspirazio iturri izan zen Victor Hugoren Les Misérables eta El jorobado de Notre-Dame filmentzat.
 
 
'''Izenaren jatorria'''
 
Paris aurremodernoan, populazioaren zati handi bat eskaletasunaren mende zegoen bizirauteko. Desgaitasun argia zutenek limosna gehiago espero zezaketenez, eskale batzuek lesio eta gaixotasun izugarrien itxurak egin zituzten. Auzo txiroko beren etxeetara itzuli zirenean, beren pertsonaiak erortzen utzi zituzten. Egun osoan elbarri plantak egin zituen eskale batek auzo txiroan ikus edo ibil zitekeen berriro. Fenomeno honek eman zien izen generikoa egunero hainbeste "mirari" gertatzen ziren eremuei: Mirarien Gorteak.
 
 
'''Kultura'''
 
Normalean pentsatzen zen Mirarien Gorteko jendeak bere hierarkia eta erakundeekin antolatu zuela krimena eta lapurreta. Hala ere, gai hau ohikoa da une horretan, eta litekeena da fantasia literario bat baino ez izatea. Adibidez, archissupotak (eskaleen jargian eskale hasi berrientzako irakasleen baliokidea zen) errekluta berriei tokiko jargoia (argot) erakusteaz arduratzen ziren ikasle ohiak izan behar ziren. Hala ere, forajidoen eta ikasleen arteko harremana ikusi izan da eskuarki XVII. mendean, krisialdi garai batean. Henri Sauval XVII. mendeko historialariak adierazi zuen eremua "irteera kirasturik, lohitsurik, irregularrik eta zoladurarik gabeko kalezulo handi bat" zela. Sailak bere hizkuntza eta krimenaren eta promiskuitatearen azpikultura zituela argudiatu zuen: "denak libertimendu handian bizi ziren; inork ez zuen ez federik ez legerik, eta bataioa, ezkontza eta sakramentuak ezezagunak ziren".
 
 
'''Auzoaren desagerpena'''
 
 
Krimenak eta behartasunak okerrera egin zuten heinean, Parisko agintariek eremu horiek murriztea bilatu zuten. Gabriel Nicolás de la Reynieri, 1667an, Poliziaren prefektura erabiltzea agindu zitzaion, inguruetan krimenaren hazkundea geldiarazteko. 1750ean, osasuna eta gizarte-arreta hobetzeko taktika berri bat nagusitu zen legearen aplikazioari buruz, eta bazter auzoetako eremu handiak eraitsi ahala, arrandegiak eta errementariak arduratu ziren haietaz. Antzinako "cour des miracles" delakoaren azken aztarnak Filles-Dieu setioaren berrurbanizazioarekin eta XIX. mendeko haussmanizazioarekin batera ezabatu ziren.
 
 
'''Kultura garaikidean'''
 
* Cour des miracles gaur egungo Iakovos Kambanellisek idatzi eta 1957-1958 bitartean Atenasen lehen aldiz interpretatutako greziar antzezlan garrantzitsuenetako bat da. Obrak Atenaseko Vyronas langile-klaseko auzoko auzotar talde baten bizitza-istorioak eta harremanak proiektatzen ditu, jabeak hasitako eraikuntza-proiektu berri baten ondorioz patio baten inguruan dauden etxebizitza-unitate xumeen desplazamenduari aurre egin behar diotenak.
* Assassin 's Creed: Unity Ubisoftekoa bideojokoan, protagonistak, Arnok, Mirarien Gortera joan behar du "Roi des thunes" (Eskaleen Erregea) izena hartzen duen tenplario bat hiltzeko. Tenplarioen Ordenari interesatzen zaion informazioa biltzeko erabiltzen du.
* Ijito-komunitatearen babesleku gisa aipatzen da film animatuan; Notre Dameko konkorduna, Walt Disney Picturesen 1996ko animazio-filma.
* Del Valle-Inclanen "Cour des miracles" liburuan bere zentzua alegorikoki aplikatzen du Isabel II .a erreginaren gortea barregarri uzteko, bere bizio eta xelebrekeriengatik ezaguna baita.