Protaetia cuprea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
Etiketak: Husten Lehengoratua
1. lerroa:
{{izenburu etzana}}
{{Taxotaula automatikoa}}
'''''Protaetia cuprea''''' [[Scarabaeidae]] familiako [[kakalardo]]a da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Protaetia (Netocia) cuprea {{!}} IBERFAUNA|url=http://iberfauna.mncn.csic.es/showficha.aspx?rank=T&idtax=53918|aldizkaria=iberfauna.mncn.csic.es|sartze-data=2023-10-14}}</ref>. [[Europa]]n eta [[Asia]]n bizi da, baita [[Euskal Herria]]n ere<ref>{{Erreferentzia|izenburua=EHAEko Coleoptera Catalogoa{{!}}Heteropterus|url=https://www.heteropterus.org/ehaeko-coleoptera-katalogoa|aldizkaria=www.heteropterus.org|sartze-data=2023-09-09}}</ref>.
 
== Deskribapena ==
Tamaina ertaineko kakalardoa da, 14-23 mm arteko luzera duena. Kolore berdea du eta brontze edo urre koloreko distirak, baina 19 azpiespezie deskribatu dira eta kolore aldaerak ugariak dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Protaetia cuprea (Fabricius, 1775)|hizkuntza=en|url=https://www.gbif.org/species/1080269|aldizkaria=www.gbif.org|sartze-data=2023-10-14}}</ref>. Elitroen artean "V" itxurako eskuteloa du.
 
== Banaketa eta habitata ==
Eremu paleartiko guztian aurkitzen da, hasi [[Kanariak|Kanarietan]] eta Europan barrena [[Txina]], [[Mongolia]] eta [[Errusia]]ko [[Vladivostok]] hiriraino<ref>{{Erreferentzia|izena=Dominik|abizena=Vondráček|izenburua=Phylogeography and DNA-based species delimitation provide insight into the taxonomy of the polymorphic rose chafer Protaetia (Potosia) cuprea species complex (Coleoptera: Scarabaeidae: Cetoniinae) in the Western Palearctic|orrialdeak=e0192349|hizkuntza=en|abizena2=Fuchsová|abizena3=Ahrens|abizena4=Král|abizena5=Šípek|izena2=Aneta|izena3=Dirk|izena4=David|izena5=Petr|data=2018(e)ko ots. 20(a)|url=https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0192349|aldizkaria=PLOS ONE|alea=2|zenbakia=13|issn=1932-6203|pmid=29462164|pmc=PMC5819786|doi=10.1371/journal.pone.0192349|sartze-data=2023-10-14}}</ref>.
 
Lore asko dauden eremuak atsegin ditu, izan baso argiak, zelaiak, parkeak edota lorategiak.
 
== Bizi zikloa eta elikadura ==
Egur usteletan edo animalien gorotzetan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak jaiotzen direnean inurri egurjale gorrien (''Solenopsis invicta'') habiatara sartzen dira. Han usteltzen ari den egurraz elikatzen dira, inurriek baztertzen dituztenak hain zuzen ere. Beldarren ondestean mikroorganismo ugari bizi dira sinbiosian egurraren zelulosa digeritzen laguntzen diotenak. Inguru horretan gertatzen den hartziduraren ondorioz handituta eta kolore beltzekoa izaten du.
 
Hezetasun eta tenperatura baldintza egokietan bi edo hiru urtez inurrien habian garatzen joan ondoren [[pupa]] eratzen dute.
 
Helduak hegalari azkarrak dira, elitroak ia ireki gabe hegan egiteko gai baitira. Egunez jarduten dute eta loreetan aurkitzen dira, fruituak eta polena jaten edo landareen [[izerdia (botanika)|izerdi landuaz]] elikatzen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra|url=https://www.guiavisual-gorosti.org/galeria/categories.php?cat_id=10280|aldizkaria=www.guiavisual-gorosti.org|sartze-data=2023-10-14}}</ref>. Helduen bizitza laburra da eta maiatzetik uztailera ikusten dira.
 
== Iruditegia ==
<gallery>
Irudi:Protaetia cuprea phoebe (3102496532).jpg|Kakalardo heldua.
Irudi:Protaetia-cuprea-18-fws.jpg|Brontze koloreko aldaera.
Irudi:Escarabat daurat II.JPG|Azpialdea.
</gallery>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|30em}}
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Scarabaeidae]]
[[Kategoria:Euskal Herriko koleopteroak]]