Beraskita Santxitz
Beraskita Santxitz[oh 1] edo Beraskita Iruñekoa —latinez: Belasquita[1]— (?, 917 inguru – ?, ?) Iruñeko Erresumako infanta izan zen[2].
Beraskita Santxitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 917 (egutegi gregorianoa) (1106/1107 urte) |
Herrialdea | Iruñeko Erresuma |
Familia | |
Aita | Antso I.a Gartzeitz |
Ama | Tota Iruñekoa |
Ezkontidea(k) | Munio Belaz Orti Garindoitz |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Jarduerak |
Biografia
aldatuAita Antso I.a Gartzeitz Iruñeko erregea eta ama Tota Aznaritz izan zituen. Gartzia II.a Santxitzen arreba izan zen. Rodako kodexaren arabera hirutan ezkondu zen:
- 923an Arabako konde Munio Beilaitzekin. Hau 926an hil zenean, Beraskitak bederatzi urte besterik ez zituen.
- 930ean, Bernardo Ribagortzako kondearen seme Garindorekin, baina ez zuten seme-alabarik izan.
- Gero Naiarako jaun Orti Garindoitzekin. Batzuen ustez, hau Garindo II.a Aznaritz eta Antsa Gartzia Iruñekoaren semea zen.
Beste iturri batzuen arabera Bizkaiko jaun Munso edo Nunso Lopitzekin ezkondu zen,[3] eta bi seme izan zituen: Eneko eta Lopitz.
Oharrak
aldatu- ↑ Euskaraz Antso ponte-izena eta jatorriz erdaratikakoa zen Santxo aldaera ditugu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideekin, Antsotik *Antsoitz egin behar zen, baina azken aldaera hau tradizioan ez da dokumentatu. Euskal Herriko erdarazko izkribuetan ugari aurkitzen ditugun patronimikoak Santxitz eta Sanoitz dira, hauen aldaerekin batera. Jatorrizko Sanso ponte-izenetik eta Sansoitz patronimikotik, euskarak izan dituen aldaketa fonetiko ezagunen bitartez, Antso eta Sanoitz sortu ziren (Ikus Antso). Hala eta guztiz ere, Euskaltzaindiaren 192. arauan Antsoren patronimikotzat Santxitz hobetsi zen.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |