Pablo Berasaluze

esku huskako pilotaria
Berasaluze II.a» orritik birbideratua)
Berasaluze II.a
2013 arte, Berasaluze VIII.a

Pablo Berasaluze, 2013an
Izen osoa: Pablo Berasaluze Zabala
Jaiotza data: 1977ko irailaren 15a (47 urte)
Jaioterria: Berriz (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,74 m
Pisua: 79 kg
Debutatze data: 1998ko otsailaren 28a
Debutatze pilotalekua: Bergarako udal pilotalekua
Erretiratze data: 2016ko urriaren 1a
Erretiratze pilotalekua: Bizkaia pilotalekua

Pablo Berasaluze Zabala, pilota arloan Berasaluze II.a deituraz ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1977ko irailaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Asegarce enpresarekin; gaur egun, enpresa horretako pilotarien entrenatzaile dihardu.[1] Profesionaletako estreinako partida 1998ko otsailaren 28an jokatu zuen, Bergarako udal pilotalekuan; azkena, berriz, 2016ko urriaren 1ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, omenaldi handi batekin.[2][3] Pilotari profesionaltzat egindako 18 urte eta erdiko eta 1.012 partidako ibilbidearen zatirik handienean, Berasaluze VIII.a kirol izenaz izan da ezaguna, eta 2013ko martxoaren 14an bihurtu zen Berasaluze II.a, Asegarcerekiko kontratua 2016 arte luzatzearekin batera.[4][5] 2003an hila zen aita omendu nahi izan zuen, haren kirol izena hartuta. Horrez gainera, Pablito goitizenaz ere ezaguna da.[6] Egiten zituen erasoko jokaldi ikusgarriengatik eta beti onena ematen saiatzeagatik zaleek oso maitatua, bereziki Bizkaian. Izan ere, erreferente bat da herrialde horretan.[7] Ez zuen txapelketa nagusirik irabazi, baina beti aritu zen onenekin lehian.[8][9]

Kirol lorpenak

aldatu

Binakako txapelketako hiru final jokatu zituen, eta hirurak galdu:[10]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu