Benedicto Barandalla Maiza (?-?) nafar buruzagi karlista izan zen.

Benedicto Barandalla
Etxarri Aranazko alkate

Bizitza
Herrialdea Nafarroa Garaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, partisanoa eta requeté soldier (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrekete
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

1933ko maiatzaz gero Etxarri Aranazko alkate izan zen eta 1936an errekete-talde bat antolatu zuen Sakanan[1].

1936ko altxamendua gertatu zenean horrekin bat egin Sakanan eta Deierrin boluntarioak biltzen aritu zen. Bere burua kapitain izendatu zuen eta 200 bat gizasemez osatutako partida antolatu zuen: Barandallaren partida izenaz ezaguna. Aldi berean, Sakanan; errepresio gogorra egiteari ekin zion altxamenduarekin bat egiten ez zituenen kontra hainbat herritar fusilaraziz ere[2].

Lizarraustin barrena Gipuzkoan sartu zen eta Ataun hartu zuen. Lazkao hartzeko trantzean bertako mikelete errepublizaleek engainatuta partidako 23kide harrapatuta izan ziren. Gatibu eroritakoak Donostiako Ondarretako kartzelara eraman zituzten. Hala ere, Barandallaren partidak Oriaren ibarreko herrien konkistan aritu zen eta bere 10 kidek Alkiza hartu zuten abuztuaren 12an.

Partida 1936 udazkenean desegin zen eta bizirik zirauten bere kideak armada kolpistan integratu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. «PARTIDA DE LA BARRANCA O DE BARANDALLA» www.requetes.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  2. «Etxarri Aranatzek 80 urteko sufrimenduaren erpin guztiak ikertu ditu» Berria 2018-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).