Bene Bergado

bizkaitar artista garaikidea, eskultorea

Benedicta Bergado Manzanos, ezagunagoa Bene Bergado izenez (Salamanca, 1963) bizkaitar artista garaikidea, eskultorea, da. Bere lanak errealaren eta fikzioaren arteko prozesuetan artikulatzen dira, eskala irudikapenean eraldatuz.

Bene Bergado
Bizitza
JaiotzaSalamanca, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Biografia aldatu

1986an Arte Ederretan lizentziatu zen, Arte Grafikoen espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrera amaitzean, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka lortu zuen. 1987an Bilboko Arte Ederren Fakultatean hasi zen irakasle.[1]

Lan ibilbidea aldatu

 
Aza eskultura, Bilboko Azkuna aretoa, 2023

1987tk 1997ra bitartean, Unibertsitate bereko Arte Ederretako Fakultatean irakasle izan zen. 10 urtez UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle izan ondoren, 1998an Madrilen bizi eta lan egin zuen.[2]

Bizkaiko Artea sarian accesita (1990-1992) lortu zuen, eta hainbat beka jaso ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikoari emandakoa 1986 eta 1988an, eta Ertibilen lan poltsa 1987-1998an, besteak beste.

1994an egin zuen Basaurin bere aurreneko bakarkako erakusketa. Orduz geroztik, Bartzelonan (1998), Murtzian (1999) eta Milanen (2000) erakutsi ditu bere lanak. Talde-erakusketa askotan parte hartu du, Euskal Herrian, Espainiako beste erkidego batzuetan zein atzerrian: seitan 1988an, hamarretan 1999an eta lautan 2000an. 1999 eta 2000 urteko Arco arte-azokan ere erakutsi zituen bere lanak Espacio Mínimo Galeriaren eskutik, eta 2000 urteko Gure Artea erakusketarako hautatu zuten.

Ekologia aldatu

Ikuspegi ekologistarekin egiten dituen lanak etorkizuneko ikuspegiarekin planteatzen dira, energia berriztagarriei eta aldatutako elikagaiei buruz, eskala aldatuz, birziklatzea, berrerabiltzea eta birbanatzea proposatzen du.[3][4][5]

Hautatutako erakusketak aldatu

 
Decrecer erakusketako eskultura, Bilboko Azkuna aretoan, 2023
  • 1992ko Arte Gaztearen Erakusketan eta 1994an José Luis Brea "DISTANCIA 0/ 0 Distantzia" komisariatutako erakusketan parte hartu zuen.
  • 2021ean Madrilgo Erkidegoko aretoetan Alcalá 31 Irreversibles/Itzulezinak izeneko banakako erakusketa aurkeztu zuen.[6][7]
  • 2023an, Decrecer izeneko erakusketa egin zuen, Bilboko Alondegiko Azkuna aretoan. Ia erakusketa osoa eskala handiko obra berriekin osatu zen, erakusketa horretako aretoetarako berariaz sortutakoak.[8][9] Eskultura horien formatuak erraldoiak dira, aretoen espazioa alde batetik bestera okupatuz. [10][11][12]

Museoak eta bildumak aldatu

Besteak beste, JUMEX (Mexiko), Banco de España (Madril), MUSAC (Gaztela eta Leongo Arte Garaikidearen Museoa),[13] Leon, Gasteizko ARTIUM Museoa, BILBAO Arte Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, Murtziako Autonomia Erkidegoa, Madrileko Gazteriaren Institutua[14]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Bene Bergado» Azkuna Zentroa.
  2. Leal, Nicholas Dale. (2021-05-31). «Arte para mostrar a la humanidad presa del bienestar» El País.
  3. Artishock. (2021-06-15). «BENE BERGADO: IRREVERSIBLE» Artishock Revista.
  4. (Gaztelaniaz) «El arte de Bene Bergado que responde al imperativo ecológico: vivir mejor con menos» El Español 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  5. «Bene Begado» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  6. jdguardiola. (2022-09-29). «Bene Bergado: «Nuestro sistema alimenticio nos lleva a la destrucción»» Siete de Un Golpe.
  7. (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2021-05-27). «La artista Bene Bergado invita a reflexionar sobre la industria alimentaria» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  8. «escultora bene bergado - Buscar con Google» www.google.com.
  9. «Bene Bergado. "Decrecer"» Azkuna Zentroa.
  10. «Bene Bergado en Azkuna Zentroa (Hasta el 7 de enero de 2024)» www.editorialconcreta.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  11. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «Bene Bergado. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  12. (Gaztelaniaz) «Bene Bergado: decrecer y un regreso al origen en Azkuna Zentroa» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  13. «Bene Begado» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  14. «BENE BERGADO» Espacio Mínimo.

Kanpo estekak aldatu