Ireki menu nagusia

Ben A. Barres (West Orange, New Jersey, AEB, 1954ko irailaren 13aStanford, Kalifornia, AEB, 2017ko abenduaren 27a)[1] neurobiologoa izan zen, eta Stanford Unibertsitatean jardun zuen.[2] Bere lana nerbio-sisteman neuronen eta gliako zelulen elkarrekintza ikertzera bideratu zuen. 2008az geroztik, Stanford Unibertsitateko Medikuntza Eskolako Neurobiologia Saileko katedraduna izan zen. Emakume jaioa, gizonezko bihurtu zen 1997an, eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean sartu den lehenengo zientzialari ageriki transexuala izan da, 2013an.[3]

Ben Barres
Dr. Ben Barres.jpg
Bizitza
Izen osoa Barbara Barres
Jaiotza West Orange Itzuli1954ko irailaren  13a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Stanford2017ko abenduaren  27a (63 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Dartmouth College Itzuli
Massachusetts Institute of Technology
Harvard Unibertsitatea
Geisel School of Medicine Itzuli
Jarduerak
Jarduerak neurozientzialaria
Enplegatzailea(k) Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
med.stanford.edu/profiles/Ben_Barres/

“Gliaren gurua” deitzen zioten, haren lana funtsezkoa izan baitzen, eta da orain ere, garuneko zelula mota horiek ezagutzeko. Aurretik, ikertzaileek neuronei ematen zieten garrantzia guztia, haiek egiten zituztelakoan garuneko funtzio guztiak. Ben Barresek, ordea, frogatu zuen gliako zelulek ere (garuneko zelulen 10etik 9k osatzen dute glia) funtzio garrantzitsuak betetzen zituztela, eta aintzat hartu behar zirela garuna ezagutzeko eta harekin erlazionatutako gaitzak ulertzeko.[4]

Transexuala izaki, berdintasunaren aldeko ekintzaile sutsua ere bazen. Jaio zenean, Barbara izena eman zioten, eta jada ikertzaile zela hartu zuen Ben izena. Horrekin badu pasadizo bitxi bat. Whitehead Institutuan gliari buruzko jardunaldi batzuetan, ikertzaile batek Ben entzun zuen hitzaldi bat ematen, eta, Barbararen anaia zelakoan, Ben arreba baino zientzialari hobea zela adierazi zuen. Genero-bazterkeria bere azalean bizita, emakumeen eta LGTBI+ pertsonen eskubideen alde egin zuen, bizitza pertsonalean zein akademikoan.[4]

ErreferentziakAldatu

  1.    .
  2.    .
  3.    .
  4. a b   Galarraga Aiestaran, Ana (2018-01-03) «Ben Barres neurozientzialari iraultzailea hil da» Elhuyar Zientzia eta Teknologia . Noiz kontsultatua: 2018-01-10 . CC-BY-SA 3.0 lizentziarekin argitaratua.