Ireki menu nagusia

Belt Handiko zubia (danieraz Storebæltsforbindelsen, ingelesez Great Belt Fixed Link) Danimarkako Fionia eta Seelandia uharteak elkartzen dituen zubi esekia da, bi uharte horien arteko Belt Handia itsasartea gainditzen duena. Zubiak 1624 kilometrotako luzera dauka eta munduko hirugarrena da, Txinako bi zubiren atzetik. Obra guztiak 6.790 km osatzen ditu. Øresund zubiarekin batera Eskandinavia Europa kontinentalarekin errepidez eta trenbidez lotu du.

Belt Handiko zubia
European route E20 in Denmark
Storebæltsbroen from Sjælland.jpg
Kokapena
HerrialdeaDanimarka
Estatu Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarka
UdalerriaNyborg Municipality
Koordenatuak 55° 20′ 00″ N, 10° 58′ 00″ E / 55.333333333333°N,10.966666666667°E / 55.333333333333; 10.966666666667Koordenatuak: 55° 20′ 00″ N, 10° 58′ 00″ E / 55.333333333333°N,10.966666666667°E / 55.333333333333; 10.966666666667
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza1988 - 1998
Luzera 18,000 m
Gurutzatzen du Belt Handia
Eramaten du European route E20 in Denmark Itzuli eta Copenhagen–Fredericia/Taulov line Itzuli
Luzera 6.790 m.

HistoriaAldatu

Uharte biak zubi baten bidez elkartzeko ideia 1850an sortu bazen ere hainbat saiakeraren ondoren 1988an hartu zen zubia eraikitzeko erabakia. 1991ean Finlandiak protesta egin zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian zubiaren eraikuntzak itsasuntzien Baltikorako sarrera oztopatuko zuela argudiatuz baina Danimarkak 90 milioi koroako ordainsaria eman zion eta auziak ez zuen aurrera egin. 1997an inauguratu zen tren zerbitzuarentzako eta 1998an autobidea ireki zen.

GarraioaAldatu

Zubia eraiki aurretik ferry sistema batek egiten zuen uharte bien arteko distantzia. 8.000 autok erabiltzen zuten egunero zerbitzu hau. Gaur egun (2008) 32.000 autok gurutzatzen dute egunero zubia.

Trenak ere hobekuntza nabaria izan du uharte biak gurutzatzeko denbora ordubetean murriztu baita. Honako hauek dira hirien arteko ibilbidearen iraupenak:

Trenaren hobekuntza honek Kopenhage-Odense eta Kopenhage-Esbjerg arteko hegaldiak kendu ditu.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belt Handiko zubia