Belen Lucas

ilustratzailea

Belén Lucas (Bilbo,1958a) ilustratzailea da, euskal haur literaturan hainbat lan egindakoa. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan Lizentziatu ondoren, Arte Dekorazioan Diplomatu zen Nazioarteko eskolan eta Grabatu eta Diseinu Grafikoko kurtsoak egin zituen. [1]

Belen Lucas

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea
belenlucas.com

Ilustratzaile ibilbidea aldatu

Txikitatik erakutsi zuen ilustraziorako pasioa eta 1990. urtean bere lehen lana kaleratu zuen Lumaki aldizkarian. Aldizkari hau, Eusko Jaurlaritzak editatu zuen Euskadiko Haur eta Gazte liburuaren lehen aretoa ospatzeko. Handik aurrera, Madril, Bartzelona eta Euskal Herriko argitaletxeekin lanean hasi zen. [2]

Orduz geroztik, pintura eta grabatua guztiz alboratu ez baditu ere, ilustrazioan zentratu da batez ere. Gaur egun arte, Euskal Haur eta Gazte Literaturako 30 lanetik gora ilustratu ditu. Horrez gain, bai profesionalki, bai pertsonalki miresten dituen egileen lanak ilustratzeko aukera ere izan du; Seve Calleja, Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide... [3] [4]

2000. urtean, Espainiako Kultura, Kirol eta Hezkuntza Ministerioak antolatutako "A todo Color" izeneko nazioarteko ilustratzaileen erakusketan parte hartu zuen. Handik hamar urtetara, "100 de Hoy" izenburupean, OEPLIk Kultura Ministerioarekin elkarlanean IBBYren 32. Biltzarrerako prestatu zuen erakusketan parte hartu zuten Espainiako Estatuko 60 ilustratzaileetako bat izan zen.

Honez gain, eta ilustratze lanetan jarraitzen duen bitartean, irakurketaren sustapenean eta liburutegiei zerbitzua eskaintzen espezializatutako enpresa zuzentzen du. Bertan umeentzako programak aurrera eramaten ditu, ipuinetatik abiatuta. Artikuluak ere idazten ditu CLIJ eta Behinola aldizkarietan; ilustrazioari eta Haur Literaturari buruzkoak, oro har. [2]

Lanak aldatu

 
Belen Lucasek sortutako irudia

Asko dira Belen Lucasek ilustratutako liburuak. Hauek dira azken urteetan argitaratu dituenak:

  • Niko eta Zaldiko, (Mensajero, 2006)
  • Aisha y la mariposa blanca, (Mensajero, 2006)
  • Gordexola harana saria. XIX. Ipuin lehiaketa, (Gordexola, 2009)
  • Armadura herdoilduko zalduna, (Igela, 2011)
  • Maitagarri-ipuinetan sinesten zuen printzesa, (Igela, 2011)
  • Zuri, (Slow Food Bilbao Bizkaia, 2012)
  • Zerua gainbehera dator, (Igela, 2012)
  • Adiskide paregabea, (Igela, 2015)
  • Misterio en el jardín botánico, (Diputación Foral de Bizkaia, 2015)
  • Betiko atzo?, (Ibaizabal, 2015)
Sakontzeko, irakurri: «Belen Lucasen lanen zerrenda»

Erakusketak aldatu

  • 2010 — 32. IBBY-ren Nazioarteko Batzarra: Belén Lucas (erakusketa kolektiboa), Santiago de Compostela , 2010eko irailaren 8tik 12ra, Donostia[5]
  • 2015 — Ilustratzailearen txokoa: Belén Lucas., Aiete Kultur Etxea , 2015ko martxoaren 26tik ekainaren 14ra, Donostia[6]

Sariak aldatu

  • 1991: Ilustrazioaren Euskadi Sarian finalista.
  • 1993: Eusko Jaurlaritzaren testu liburu onenaren Ilustrazio Saria.
  • 1993: Eusko Jaurlaritzaren irakurketa liburu onenaren Ilustrazio Saria.
  • 2000: Espainiako Kultura, Kirol eta Hezkuntza Ministerioak antolatutako "A todo Color" izeneko nazioarteko ilustratzaileen saria.
  • 2015: Markina-Xemeingo Udalak antolatzen duen album ilustratuaren Peru Abarka Saria. [7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu