Belarra mozteko makina

Belarra mozteko makina, lorategi, kirol zelai eta abarretako soropilak mozteko erabiltzen den makina da, eskuzkoa ala automatikoa izan daiteke. Soropiloak moztu eta garaiera uniformedun belar zorua uzten du.

Belarra mozteko makina
Makina eta bar mower (en) Itzuli
OsagaiakAhoa
motorra

Funtzioa =

aldatu

Soropil-belarraren luzera baxu mantentzeko erabiltzen da. Horren altuera berdintzeko duen gaitasuna dela eta, soropilaren itxura estetikoa hobetzen du. Azken batean, sega-makinaren antzeko bat dela esan genezake.

Historia

aldatu

Belarra mozteko makina sortzeko ideia, 1830an izan zuen, Ingalaterran, Edwin Beard Budding-ek. Brimscombeko errotetan  artilea egiteko erabiltzen ziren ebakitzaile birakarietan izan dezake sorrera ideia honek; lehenago, arotz lanetan aritu baitzen bertan.  Honen helburu nagusia segaren ordez belarra mozteko makina erabiltzea zen, batez ere, kirol zelaietako eta loretagietako soropil zabala mozteko.

John Ferrabe izenekoarekin elkartu zen urte hartan, belarra mozteko makina sortzeko asmoz. Ondoren, tresna hura sortzeko, Ransomes enpresa  ere lizentziatu zuten.

Eskuzkoa

aldatu

Tresna honek gizakiaren bultzada erabiltzen du funtzionatzeko; hau da, motor gabekoa da. Izatez, tresna arinak dira, baina, emaitza ona lortzeko soropila behin eta berriz pasatu behar izaten da.

Elektrikoa

aldatu

Motor elektriko bat du instalatuta, beheko aldean duen ebaki-gailu elektrikoak ardatz bertikaleko hortz birakaria mugitzeko. Ohikoenak kable bidez konektatzen dira sarera,

eta hori arazo bat da biraketak egitean. Gainera, distantziak mugatzen ditu, luzakinik gabe ez baita oso urrutira iristen. Era berean, arriskutsua da hortzak kablea ustekabean ukitzen badu.

Belarra-mozteko makina horiek, bultzatu beharrekoak, 750 eta 1800 W arteko motorrak dituzte, eta, motorraren potentziaren arabera, 30 cm-tik 50 cm-ra bitarteko ebaketa-zabalera dute. Gehienez 500 m2-ko soropila duten lorategietarako gomendatzen dira. Hala ere, gaur egun badira bateria bitartez martxan jartzen direnak ere, kableak sortzen dituzten oztopoak saihestuz.

Gasolinazkoak

aldatu

Bultzatu beharreko makina horiek oso eraginkorrak dira 400m2 eta  1000m2 arteko lorategietan. Bere autonomia erregai-andelen edukierarekin lotuta dago. Eragozpen handiena motorra mantentzea da.Izan ere, aldian behin olioa aldatu behar izaten da edo garbiketak egin, iraungo badute.

Oro har, 5 eta 12 CV arteko Otto zikloko motorrak dituzte (3,5-9 kW), eta 50 eta 100 cm arteko ebaketa-zabalera hartzen dute. 75 cm-ko mozketa-zabalerarekin 1000 m² ebaki ditzakete ordu erdi inguruan.

Traktoreak

aldatu

Denborarekin, soropil-moztaileek forma eta diseinu ugari garatu eta hartu dituzte, beharretara egokitzeko. Eskuzko ebaki-gailutik edo hortz motordunetatik haragoko urrats bat da; non bi kasuetan beharrezkoa den erabiltzaile batek makina bultzatzea. Soropila mozteko traktoreak hortz birakariak izaten ditu. Traktore txikiak,  tamaina ugaritakoak, 8 eta 30 ZV arteko motorrekin (6-22 kW); horrek, hortzen errotorea mugitzeaz gain, gidari bat garraiatzea ahalbidetzen du. Belar-ebakigailu mota horrek 80 eta 180 cm arteko zabalera du, eta bereziki belar-eremu handietarako pentsatuta dago (parkeak, kirol-zelaiak, etab.).

Belarra mozteko robotak

aldatu

Robotek xurgagailu robotizatuen antza dute[1]. Ekintzan, Roomba bat zelaian korrika ikustea bezala da, gauzak txukuntzen. Hala ere, mekanismoaz ari garenean, gauzak ezin dira desberdinagoak izan.

Bateriarekin funtzionatzen duen motorra erabiltzen dute soropil-ebakitzaile guztiek. Honetaz gain, korronte alternoz elikatutako   oinarrizko estazio bat du,  perimetro kable bat eta bere lekutik ateratzea oztopatzen duten sentsoreak ere. Sentsoreek  perimetro- kable hori erabiltzen dute  belarra mozteko makina mugen barne aldean mantentzeko. Horretaz aparte, lana amaituta dagoenean edo bateria berriz kargatu behar denean estaziora bueltatzeko ere balio dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «▷ Mejores Robots Cortacesped Automatico 🥇 Tu guía actualizada 2022» Robot Cortacesped (Noiz kontsultatua: 2022-02-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu