Béla IV.a Hungariakoa

Bela IV.a Hungariakoa» orritik birbideratua)

Béla IV.a (1206ko azaroaren 29a - Budapest, 1270eko maiatzaren 3a) Hungaria eta Kroaziako erregea eta Estiriako dukea izan zen.

Béla IV.a Hungariakoa


Hungariako erregea

1235 - 1270
Andres II.a Hungariakoa - Eztebe V.a Hungariakoa
Bizitza
JaiotzaTransilvania1206ko azaroaren 29a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBuda1270eko maiatzaren 3a (63 urte)
Hobiratze lekuaSzékesfehérvár
Familia
AitaAndres II.a Hungariakoa
AmaGertrude of Merania
Ezkontidea(k)Maria Laskarina (en) Itzuli  (1218 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaÁrpád dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaThird Order of Saint Francis (en) Itzuli
Alderdi politikoapolitician before the emergence of political parties (en) Itzuli

Andres II.a Hungariakoa eta Gertrudis Meraniakoaren semea izan zen. 1220an Maria Laskarinarekin ezkondu zen, Teodoro I.a Laskaris bizantziar enperadorearen alabarekin.

1220an Eslavoniako dukea izendatu zuten, Dalmazia eta Kroaziaren jurisdikzioarekin. 1226tik Transilvaniako dukea ere izan zen.

Bere aita 1235eko irailaren 21ean hil zen eta Béla Hungariako errege bihurtu zen. Erregearen autoritatea indartzen saiatu zen, bere aitaren erregealdian gutxitua zena. 1241ean mongoliarrek Mohiko guduan garaitu zuten. Bélak ihes egin zuen mongoliarrek herrialdea suntsitzen zuten bitartean. 1242an mongola erretiratu ondoren, Bélak berrikuntzak egin zituen beste inbasio bat saihesteko. Horregatik, estatuaren bigarren sortzailetzat (hungarieraz: második honalapító) jotzen da. Harreman zailak izan zituen bere seme nagusi eta oinordeko Eztebe V.a Hungariakoarekin. Aita-semeen arteko gerra zibila 1261etik 1266ra bitartekoa izan zen.

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Andres II.a Hungariakoa
Hungaria eta Kroaziako erregea
12351270
Ondorengoa
Eztebe V.a Hungariakoa