Behazun-koliko

Behazun-harriek behazun-hodietan buxadura sortzeak eragiten duen min abdominal handia; harria duodenora igarotzean mina desagertu egiten da
Behazun kolikoa» orritik birbideratua)

Behazun-kolikoa, behazun harriek eragindako behazun hodiaren behin-behineko blokeoak sortutako mina da.[1]

Behazun-koliko
Deskribapena
MotaKolelitiasia
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10K80.5
GNS-9574.20
DiseasesDB2533
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Abdomenaren goi eskumako eremuan sentitzen da mina, baina batzuetan sorbalda ingurura ere heda daiteke. Minak ordu bat edo ordu batzuetako iraupena du eta behin eta berriro errepika daitezke min-aldiak.[2]

Behazun harria, kristalen prezipitazioak eragiten du. Kristal hauek haien artean elkartu eta harri horiek eratuko dituzte. Arruntenak kolesterol harriak izango dira. Beste harri batzuek kaltzioa, bilirrubina, pigmentuak eta beste hainbat substantzia izan ditzakete.[3] Antzeko sintomak eragiten dituzten beste faktore batzuk apendizitisa, urdaileko ultzerak, pankreatitisa eta errefluxu gastroesofagikoa dira.

Tratamendu ohikoena, harria kenduko duen kirurgia da. Honetarako, ebaki luze bakarra edo ebaki txikiak egin daitezke, baina ebaki luze bakarraz eginiko kirurgiak konplikazio gehiagorekin asoziaturik daude. Kirurgia anestesia orokorra erabiliz burutzen da. Kirurgia egin ezin zaien pazienteei, harriak disolbatzeko medikazioa edo gorputzez kanpoko txoke uhinen bidezko litotrizia bidali dakieke. 2017ra arte, ez dago argi kirurgia behazun kolikoa duen ororentzat egokiena denik.[4]

Epidemiologia aldatu

Herrialde garatuetan, helduen %10-15ak ditu behazun harriak. Urtean, harri horiek dituztenen %1-4-k garatuko dituzte behazun kolikoak. Behazun kolikoa jasan dutenen %30ak, honekin erlazioa duten arazo desberdinak garatu dituzte hurrengo urtean zehar. Tratatzen ez badira, gaixoen %15ak behazun xixkuaren hantura jasan dezakete. Beste konplikazio batzuen artean, pankreasaren hantura dago.[5]

Behazun xixkua aldatu

 
Behazun xixkuaren anatomia.

Organo fibromuskular hutsa da. Bere funtzioa gibelak jariatutako behazun gatzak (bilis edo behazuna) gordetzea da, digestioan zehar askatzeko. Behazunean dauden gatzek gantzen emultsioa eragiten dute. Behazun xixkua abdomenean kokatzen den madari formako erraia da, gibelaren eskuineko lobuluaren azpian egon ohi dena, behazun xixkuaren hobitxoan.[6]

Behazun-bideak koledoko konduktuarekin komunikatzen du behazun xixkua. Koledoko konduktuari ere gibeleko behazun bide amankomuna lotzen zaio.[7] Behazun xixkuaren edukiaren sarrera eta irteerak kontrolatzeko esfinter bat dago bide zistikoaren eta besikularen artean.

Etiologia aldatu

Behazun-mina gehienetan gibeleko behazun-hodiaren edota hodi zistikoaren obstrukzioak sortutakoa da, kolelitiasi baten ondorioz.[2] Hala ere, harrien presentzia ohiko ezusteko aurkikuntza bat da, eta ez du beti tratamendurik behar, ez bada gaixotasunik identifikatzen.

Gainera, behazun-mina behazun-hodiaren asaldurekin lotuta egon daiteke, eta kasu horretan kalkulurik gabeko behazun-mina deritzo. Azken hau kolezistektomia jasan duten pazienteengan ager daiteke (behazun xixkua erauzi ondoren), agian behazun-hodi eta Oddi esfinterrean emandako disfuntzioaren ondorioz.

Behazun-min episodio akutuak elikagai jakin batzuek eragin edo larriagotu ditzakete, gehienetan gantzetan aberatsak direnak.[8]

Arrisku faktoreak aldatu

Kolesterol harrien eraketarekin lotutako arrisku faktoreen artean honako hauek ditugu: adina, emakumezkoa izatea, historia familiarra, arraza (aborigenetan ohikoagoa), haurdunaldia, erditu izana, obesitatea, antisorgailuen erabilera, diabetes mellitusa, zirrosia, baraualdi luzea, pisu galera azkarra eta bide parenteraleko nutrizio osoa, besteak beste.

Behazun kolikoa duten pazienteek konplikazioak izateko arrisku altuagoa dute, kolezistitisa haien artean.[9]

Klinika aldatu

Gaixotasun hau pairatzen duten pertsona askok ez dute sintomarik izaten. Askotan ohiko erradiografia bat egitean, abdomeneko zirujautzan edo beste prozedura desberdinetan antzematen dira.[10]

Dena den, koliko handi batek hodi bat blokeatuz gero, oinaze handia nabari daiteke. Min hau desagertu egiten da kolikoa heste meharraren lehen atalera igarotzen bada edo behazun xixkura erortzen bada bueltan.[10]

Sintoma esanguratsuenak:[11]

  • Abdomenaren goi erdialdean (esternoiaren azpian) edo eskuinaldean (saihetsen azpian) minak 30 minutu baino gehiago irauten du. Oinazea konstantea izan daiteke.
  • Batzuetan gantzetan aberatsa den otorduen ondoren ager daiteke mina.
  • Sukarra.
  • Azal horixka, baita begien esklerotika ere (ikterizia).
  • Okagurak eta okak.
  • Buztin koloreko gorotza.
  • Eztula edo mugimendu batzuekin mina handitzen da.

Diagnostikoa aldatu

 
Ekografiaz lortutako behazun xixkuaren irudia, zeinean kolelitiasi bat agertzen den markaturik. Kalkulu biliarrak behazun kolikoaren eragile ohikoak dira eta ekografia diagnostikorako tresna oso erabilia.

Diagnostikoa pertsonak azaltzen dituen sintomek eta laborategian aurkitutako emaitza nabarmenek gidatzen dute.

Behazuneko kalkuluak detektatzeko proba eraginkorrena goi-eskuineko koadrantean ultrasoinuak egiten duen ekografia da. Aukera hau erabiltzeko arrazoi ugari daude, haien artean, erradiazioekiko esposizio eza, kostu txikikoa izatea eta duen eskuragarritasuna. Teknika honen bidez %95 baino espezifikotasun eta sentsibilitate handiagoarekin hauteman daitezke behazuneko kalkuluak.[12] Ekografian ikus daitezkeen beste seinale batzuk kolezistitisa edo koledokolitiasia pairatzea iradoki dezakete.[13]

Kalkulu edo harrien %60a radiopakoak ez direnez, behazun kolikoa ikertzeko ez da ordenagailu bidezko tomografia (TAC) erabiltzen.[13] Teknika hau, beste patologia intraabdominalen bat edukitzekotan edo diagnostikoa argi ez egotekotan soilik erabili beharko litzateke.[14]

Kolangiopankreatografia atzerakari endoskopikoa (ERCP) laborategiko probek behazun hodian kalkuluak daudela ziurtatzean soilik erabili beharko litzateke.[13] Horregatik azken teknika hau diagnostikoa izateaz gain terapeutikoa ere bada.

Tratamendua aldatu

Medikamentuak aldatu

Hasierako tratamenduak sintomen gutxitzean eta oka egiteak sortzen dituen fluido-elektrolito deskonpentsazioak zuzentzean fokatzen dira.[15] Horretarako, hainbat medikamentu erabiltzen dira:

Infekzio arriskua minimoa denez, antibiotikoen erabilpena ez da beharrezkoa. Infekzioa baldin badago, zistitis kolikoari buruz hitzegiten ariko gara.[15]

Kirurgia aldatu

Kalkuluen ondoriozko behazun kolikoa baldin bada, normalean tratamendu kirurgikoa beharrezkoa izaten da. Kolezistektomia bat egitean datza, hau da, behazun xixkuaren estirpazioa (behazun xixkua oso garrantzitsua den arren, ez da ezinbestekoa bizi ahal izateko).[15]

Konplikazioak aldatu

Kalkulu biliarren presentziak behazun xixkuen hantura (koleziszitisa), behazun hodien hantura (kolangitisa) edota pankreasen hantura akutua (pankreatitisa) eragin dezake.

Kasu gutxitan balbula ileozekala (hots, kolon itsua ileonarekin elkartzen duen balbula) kaltetua izaten da kalkulu biliar batengatik, obstrukzio ileo biliarra sorraraziz.[16]

Kirurgia berantiar baten konplikazioen artean hauek aurki ditzakegu: pankreatitisa, enpiema (zornearen metaketa), behazun xixkuaren perforazioa, koleziszitisa (behazun xixkuko pareten hantura), kolangitisa (behazun-hodi/hepatikoaren infekzio edo hantura) eta obtruziozko ikterizia.[13]

Poskolezistektomia sindromeak (kalkulu biliarren ausentzian pairatutako mina) pazientearen bizi kalitatea nabarmenki kalte dezake nahiz eta gaixotasunak aurrera ez egin.[17]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Gallstones | NIDDK» National Institute of Diabetes and Digestive and Kidney Diseases (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  2. a b Internal Clinical Guidelines Team (UK). (2014). Gallstone Disease: Diagnosis and Management of Cholelithiasis, Cholecystitis and Choledocholithiasis. National Institute for Health and Care Excellence (UK) PMID 25473723. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  3. Sabiston textbook of surgery : the biological basis of modern surgical practice.. (19th ed.. argitaraldia) Elsevier Saunders 2012 ISBN 9781437715606..
  4. (Ingelesez) Services, Statens beredning för medicinsk och social utvärdering (SBU); Swedish Agency for Health Technology Assessment and Assessment of Social. Surgery to treat gallstones and acute inflammation of the gallbladder. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  5. Ansaloni, L.; Pisano, M.; Coccolini, F.; Peitzmann, A. B.; Fingerhut, A.; Catena, F.; Agresta, F.; Allegri, A. et al.. (2016). «2016 WSES guidelines on acute calculous cholecystitis» World journal of emergency surgery: WJES 11: 25.  doi:10.1186/s13017-016-0082-5. ISSN 1749-7922. PMID 27307785. PMC PMC4908702. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  6. Adrián, Pró, Eduardo. (cop. 2012). Anatomía clínica. Editorial Médica Panamericana ISBN 9789500601238..
  7. Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (40th ed., anniversary ed. argitaraldia) Churchill Livingstone/Elsevier 2008 ISBN 9780808923718..
  8. (Ingelesez) Walton, Thomas J.; Lobo, Dileep N.. (2009). «Gallstones» Surgery - Oxford International Edition 27 (1): 19–24.  doi:10.1016/j.mpsur.2008.12.001. ISSN 0263-9319. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  9. «When Gallbladder Problems Lead to Biliary Colic» EverydayHealth.com (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  10. a b (Gaztelaniaz) Cálculos biliares: MedlinePlus enciclopedia médica. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  11. (Gaztelaniaz) Biliary Colic (General Information). (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  12. Fischer's mastery of surgery. (6th ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health/Lippincott Williams & Wilkins 2012 ISBN 9781608317400..
  13. a b c d Duncan, Casey B.; Riall, Taylor S.. (2012-11). «Evidence-Based Current Surgical Practice: Calculous Gallbladder Disease» Journal of gastrointestinal surgery : official journal of the Society for Surgery of the Alimentary Tract 16 (11): 2011–2025.  doi:10.1007/s11605-012-2024-1. ISSN 1091-255X. PMID 22986769. PMC PMC3496004. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  14. Shakespear, Jonathan S.; Shaaban, Akram M.; Rezvani, Maryam. (2010-06-01). «CT Findings of Acute Cholecystitis and Its Complications» American Journal of Roentgenology 194 (6): 1523–1529.  doi:10.2214/AJR.09.3640. ISSN 0361-803X. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  15. a b c d Rosen's emergency medicine : concepts and clinical practice. (Eighth edition. argitaraldia) ISBN 9781455706051..
  16. Portincasa, P.; Moschetta, A.; Petruzzelli, M.; Palasciano, G.; Di Ciaula, A.; Pezzolla, A.. (2006). «Gallstone disease: Symptoms and diagnosis of gallbladder stones» Best Practice & Research. Clinical Gastroenterology 20 (6): 1017–1029.  doi:10.1016/j.bpg.2006.05.005. ISSN 1521-6918. PMID 17127185. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  17. Postcholecystectomy Syndrome: Background, Pathophysiology and Etiology, Epidemiology. 2017-10-17 (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).

Kanpo estekak aldatu