Ireki menu nagusia

Begoña Aretxaga Santos (Donostia, 1960ko otsailaren 24a, Austin, Texas, 2002ko abenduaren 28a) Euskal Herriko antropologoa izan zen. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu ondoren, doktorego-tesia Princetongo Unibertsitatean eskuratu zuen 1992 urtean. Harvard Unibertsitatean irakasle moduan jardun zuen 1999 urtera arte. 1999tik 2002 bitartean Austingo unibertsitatean izan zen irakasle. Biolentzia politikoa, generoa eta abertzaletasuna izan dira landu dituen gaiak, maiz Euskal Herriko egoera politikoarekin loturik.

Begoña Aretxaga
Bizitza
Jaiotza Donostia1960ko otsailaren  24a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Austin2002ko abenduaren  28a (42 urte)
Heriotza modua : birikako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.