Beauvais gertuko ikuspegia
Beauvais gertuko ikuspegia margolana François Boucher margolari frantsesak 1740. urtearen inguruan egindako obra da. XVIII. mendean Lenoir bilduman zegoen. 1923tik San Petersburgoko Hermitage museoan dago gordeta.
'Beauvais gertuko ikuspegia (Paysage près de Beauvais) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | François Boucher |
Sorrera-urtea | 1740(e)ko hamarkada |
Izenburua | Landscape Near Beauvais eta Paysage près de Beauvais |
Ekoizpen lekua | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 49 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Hermitage museoa |
Bilduma | Hermitage museoa |
Inbentarioa | ГЭ-5734 |
Deskribapena Aldatu
1740an margotuta, hemen Boucherrek Beauvais inguruko landa-ikuspegia jaso zuen. Herri edo auzune txiki batean ibaia eta, gainean, harrizko zubia ikusten dugu. Zubiaren bi aldetan etxe batzuk daude: errota, dorre txiki bat, beste etxe txiki batzuk... Nagusitasuna ikuspegiak du; atzean zeru lainotu bat dago. Orokorrean lasaitasuna dario. Eszenatoki horretan pertsona batzuk ikusten dira: andre garbitzaile bat txalupa batean jarrita, beste emakume bat balkoian, gazte bat txalupa ondoan, txakurtxo bat harri baten gainean ibai erdian. Justu txakurraren ondoan dagoen harrian margolariaren sinadura ikus daiteke.
Margolanak "F. Boucher" sinadura erakusten du, beraz. Egin zen urtea zehatz-mehatz ez da ezagutzen baina espezialisten arabera eta beste antzeko lanekin konparatuta, 1740 ingurukoa izan daiteke. Jakina da, bestetik, 1743tik 1755ra Boucherrek Beauvaiseko Errege Tapiz Manufakturan lan egin zuela. Honen antzeko beste margolan bat Amsterdamgo Rijksmuseumen gordetzen da.[1].
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Harold Joachim, The Helen Regenstein Collection of European drawings : catalogue, Chicago, Art Institute of Chicago, 1974, 66.or.
Bibliografia Aldatu
- Louis Auvray, Dictionnaire général des artistes de l'école française, Paris, 1882.