Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Hasierak txirrindularitzanAldatu

Muxikan jaioa, txirrindularitza udan eta futbola gainontzeko urteko hilabeteetan uztartzen zituen gaztetan.

Intxaustik txirrindularitzarako zuen zaletasuna bere osaba Jon Elorriagan izan zuen jatorria. Jon Elorriaga Manolo Sainzen ONCE-n eta Alberto Contadorrekin bat egin zuen filialean lehiatu zen. Jon izan zen Intxaustiri bizikleta bat oparitu zion lehena, lehenago Lander Eubak Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak erabilitako Mendiz markakoa.

Mendeko mailetanAldatu

Alebinetatik juniorretara Zornotzako Txirrindularitza ElkarteanAldatu

Mendeko mailetan, Zornotzako Txirrindularitza Elkarteko kidea izan zen. Bera bezalako gazteak, herriko atletismo pistari birak emanez betetzen zituzten entrenamenduak. Hamaika urterekin heldu zitzaion alebin bezala lehiatzeko momentua Gallartako lasterketan.

Futbola edo txirrindularitza praktikatu nahi bazuen momentua heldu zitzaion kadete mailan eta txirrindularitza hautatu zuen. Zornotzan lehiatzen zen talde kadete eta juniorreko babesleak Iberdrola eta Umpro-Bizkargi enpresak ziren.

Kadete mailako lehen urtean, 2001ean, podiuma hurbil izan zuen birritan laugarren postua lortuz bietan. 2002an, aldiz, Karrantzako lasterketan hirugarren postua lortuz, honetara igotzea lortu zuen.

2002-2003ko neguan, junior mailan, ziklokroseko hainbat lasterketetan ibili zen eta Idiazabalen irabazi eta gero, Euskadiko txapelketako bigarren postua eskuratu zuen. Errepediko 2003ko denboraldia helduta, bigarren izatea lortu zuen Bizkaiko Itzulian, laugarren Euskadiko erlojupeko txapelketan eta bostgarren Muxikako lasterketan.

2003-2004ko neguan, bigarren mailako junior bezala, bostgarren izan zen Euskadiko Txapelketan eta bederatzigarren Espainiakoan ziklokroseko denboraldian. Errepidean, 2004. urtea izan zen mendeko mailan lehiatutako hoberena, Portugalete, Sopelana, Zalla eta Galdakanon garaile bihurtuz eta podiumera zazpi aldiz igoz eta Bizkaiko Txapelketan egin zuen bigarren postua gehituz.

Beste aldetik, urtero Montecalvo portuko bihurgunetara joaten zen Udaberriko Klasika Zornotzako Txirrindulari Elkarteak antolatzen zuen lasterketa profesionala ikustera.

Txirrindularitza amateurraAldatu

Xabier Artetxek zuzentzen zuen Seguros Bilbao taldearekin hasi zen amateurretan lehiatzen. Urteak igaro ahala Intxausti profesionala zela, Artetxe, David Etxebarria burura ekartzen zion klase itzela zuela eta txirrindulari kalkulatzailetzat definitzen zuen Beñat.

2005: Lehendakari Txapelketako garaileAldatu

2005ean, 19-20 urteko txirrindulari amateur nafar-euskaldun honena bereizten duen Lehendakari izeneko txapelketa irabazi zuen, eta Sub’23 mailan bigarren postuarekin egin zen. Elorrioko lasterketa eta Salamankako Birako etapa bat irabazi zituen, podiumera igo zen bederatzi aldietaz aparte (lau aldiz bigarren eta bost hirugarren izanez).

Hurrengo 2005-2006ko neguan ziklokrosean aritu zen aurreko urteetan bezala, Muxikako etxeko lasterketan egin zuen hirugarren postua denboraldiko onena izanda.

Lorturiko sariakAldatu

2005

  • 1. Lehendakari Txapelketa

2009

  • 10.a San Luiseko Tourraren 5. etapan

2010

2012

2013

2015

Emaitzak lasterketa nagusietanAldatu

Lasterketa 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
Italiako Giroa - - - - - 38. 8. - 29. - -
Frantziako Tourra - - - - Err. - - 114. - - -
Espainiako Vuelta - - 60.a Err. 86. 10. 87. - - - -
Munduko Txapelketa   - - - - - - - - - - -

-: Ez zuen parte hartu
Err.: Erretiratu zen

TaldeakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beñat Intxausti  


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.