Bayardo Barreko erasoa

Bayardo Barreko erasoa, ingelesez: Bayardo Bar attack, Ipar Irlandako gatazkan zehar, 1975eko abuztuaren 13an, Brendan McFarlane buru zuen Behin-behineko IRAren talde batek Belfast hiriko Aberdeen kaleko Bayardo Bar tabernaren aurka burututako atentatu bat izan zen, Shankill Road eremu protestantean. Bayardo Bar tabernak talde armatu loialisten kideen topalekua izatearen ospea zuen, tartean Lenny Murphy, Shankillgo Harakinak talde loialista paramilitarraren buruzagia zenak.

Atentatu honetan lau zibil protestante eta UVFko kide bat hil eta 50 pertsona baina gehiago zaurituak izan ziren. Erasoa bonba eta tiroz bidez burutu zen.

Kazetarien arabera, atentatu hau aurrez jazotako Miami Showband hilketak mendekatzeko asmoz burutu omen zen.

Atentatu honen egiletza McFarlane eta Peter "Skeet" Hamilton eta Seamus Clarke IRAkideei egotzi zitzaien eta bizialdi osorako espetxeaz zigortuak izan ziren.

54°36′14″N 5°56′53″W / 54.604008°N 5.948119°W / 54.604008; -5.948119

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ipar Irlandako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.