Bavariako hauteslerria

Bavariako Hauteslerria» orritik birbideratua)

Bavariako hauteslerria (alemanez: Kurfürstentum Bayern) Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzerri nagusienetariko bat izan zen, 1623 eta 1806 artean Alemania eta erdialdeko Europa osoko historian eginkizun gailenak izan zituena.

Bavariako hauteslerria
Kurfürstentum Bayern
1623 – 1806
Germaniako Erromatar Inperio Santuko hauteslerria
Bavariako hauteslerriko bandera

Bavariako hauteslerriko armarria

Bavariako hauteslerria (gorriz) 1648 aldean
Geografia
HiriburuaMunich
Kultura
Hizkuntza(k)Goi-alemana
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Aurrekoa
Bavariako dukerria
Ondorengoa
Bavariako Erresuma

Wittelsbacheko etxeak Palatinatua gobernatzen zuen eta bere adar batek Bavariako dukerria. 1356ko Urrezko Buldaren bidez Palatinatukoak printze-hautesle bilakatu ziren, Bavariakoak ordea ez. Baina Fernando II.aren aurkako Bohemiako matxinadaren ondorioz, Palatinatukoek bere eskubideak galdu zituzten bavariarren mesederako. Westfaliako Bakeak Palatinatukoen eskubideak itzuli arren, bavariarrek bere eskubideak ere mantendu zituzten.

Bavariako hauteslerria, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren gainbeherarekin batera, 1806an desagertu zen; izan ere, 1805ean, Pressburgeko Bakearen ondoren, Maximiliano Josef hauteslea Bavariako errege bilakatu zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Von Pivka, Otto. (1980ko azaroa). Napoleon's German Allies. Osprey Publishing, 3– or. ISBN 978-0-85045-373-7..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu