Bavariako Sobietar Errepublika

Bavariako Errepublika Sobietikoa» orritik birbideratua)

Bavariako Sobietar Errepublika (alemanez: Bayerische Räterepublik edo Münchner Räterepublik) Alemaniako Bavaria estatuan 1918 eta 1919 artean egon zen estatu iraultzaile sozialista izan zen.

Bavariako Sobietar Errepublika
Bayerische Räterepublik
1919ko Apirila – Maiatza
Errepublika sozialista
Bavariako Errepublikako bandera

Bavariako Errepublikako armarria

Geografia
HiriburuaMunich
Kultura
Hizkuntza(k)Bavariera, Alemana
Historia
Sorrera1919ko apirilaren 6a
Ezeztapena1919ko maiatzaren 3a
Aurrekoak
Weimar Errepublika
Bavariako Erresuma
Ondorengoak
Weimar Errepublika
Bavariako Estatu Askea

1918ko azaroaren 7an, Errusiar Iraultzaren urteurrenean, Kurt Eisnerrek, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independenteko kideak, Bavaria "estatu aske" aldarrikatu zuen, Alemaniako Azaroko Iraultzaren testuinguruan.

1919ko apirilaren 6an, Bavariako Sobietar Errepublika ofizialki aldarrikatu zen. Hasiera batean, Ernst Toller eta Gustav Landauer bezalako sozialistek eta Erich Mühsam edo Bruno Traven bezalako anarkistek sostengatu zuten.

1919ko maiatzaren 3an, Freikorps taldeek Bavaria okupatu eta iraultza bukatu zuten. 800 pertsona atxilotu eta exekutatu zituzten.

Historia aldatu

1918ko azaroaren 7an, Urriko Errusiar Iraultzaren urteurrenean, Municheko Langile eta Soldadu Kontseiluak, Luis III.a (Bavariako azken erregea) abdikatzera behartu zuten Kieleko matxinada eta Azaroko Iraultzaren ondoren.

Horren ondoren, USPDko buru Kurt Eisnerrek Bavaria "Estatu Libre" izendatu zuen, Azaroko Iraultzaren testuinguruaren barnean. Ondorio gisa, Wittelsbachen dinastia tronutik bota eta monarkia bavariarra abolitu zuten. Eisnerrek Estatu sozialistaren sorrera aldarrikatzen zuen, baina alemaniar komunistengandik aldendu eta jabetza pribatua onartu zuen, Errusian gertatutakoaren antzeko iraultza bortitza saihestu nahian.

Hala ere, 1919ko hauteskundeetan, USPDak espero baino bozka gutxiago jaso zituen, alderdi komunista eta anarkistekin lehiatzen zelako. Horren aurrean, Eisnerrek bere kargua uztea pentsatu zuen, baina 1919ko otsailaren 21ean, eskuin erradikaleko ofizial gazte batek hil egin zuen Munichen. Eisnerren heriotzak Bavariako tentsio politikoa areagotu zuen; beraz, USPDko buruzagi erradikalenak Munichen, 1919ko apirilaren 6an, Bavariako Sobietar Errepublika izendatu zuten, Ernst Toller buru gisa hartuta.

Hasiera batean, anarkismotik gertuago zeuden USPDko zatiek mantendu zuten errepublika. Gustav Landauer, Silvio Gesell, Erich Mühsam, Ernst Toller eta Ret Maruten parte hartzeak azpimarragarriak dira, sobietari zuzenbide anarkista bat eman ziotenak.

Sei egun igaro ondoren, Tollerrek eta USPDko bere alderdiak masen artean indar gutxiegi zeukaten erregimenari eusteko. Horregatik, Bavariako buru komunistek, Eugen Levinék zuzenduta, apirilaren 12an estatu kolpe baten bitartez boterea hartu zuten: berak eta jarraitzaileek laster hasi zuten erreforma politiko eta ekonomiko plan bat, Errusiako boltxebikeenean inspiratua. Gainera, partikular guztiei beren armak gobernuari emateko agindu zien eta Bavariako Armada Gorria sortu.

Levinék hartutako neurriek eta bere jarraitzaileek Berlin asaldatu zuten: Gustav Noskeren gobernuak 9.000 soldadu bidali zituen, Bavariako matxinada geldiarazteko. Haiei 3000 gizon gehitu zitzaizkion: Freikorps ultranazionalista eta antikomunistaak. Azkenerako, 35.000 soldadu elkartu ziren armada gehiago batzean.

Boikot eta atentatuen beldur izanez, Levinéek anitz aristokrata eta burges atxilotzeko agindu zuen, bahitu gisan balioa izan zezaten.

 
Bavariako Sobietar Errepublika suntsitu osteko desfilea.

Errepublikako gobernua erresistentzia armatua jartzen saiatu zen hainbat tokitan, baina alferrikakoa izan zen, kontrakoak gehiago eta hobeak zirelako. Apirilaren 29an, Levinék hamar bahitu fusilatzeko agindua eman zuen, aurkariak desmoralizatzeko. Handik gutxira, Freikorpsekoak eta gainerako armada Municheko aldirietara gerturatzen ari ziren eta maiatzaren 3an, hiriburua hartu zuten. Horren ondoren, 700 militante komunista atxilotuak izan ziren Bavaria osoan eta haietako asko hil egin zituzten. Leviné harrapatu eta 1919ko ekainean fusilatu egin zuten.

Kanpo estekak aldatu