Batroun (grezieraz, Βοτρύς, Botrys; arameraz בתרון, Bitron) Libanoko iparraldeko kostaldeko hiria da. Batroun barrutiko hiriburua da eta munduko hiri zaharrenetariko da. Oso hiri turistikoa da.

Batroun
בתרון
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Libano
Batroun barrutia
Ordu eremuaUTC+2 (udan +3)
Geografia
Koordenatuak34°15′17″N 35°39′32″E / 34.2548436°N 35.6589586°E / 34.2548436; 35.6589586
Map
Azalera4,68 km² km²
Altuera34 m
Demografia
Biztanleria38.000
Dentsitatea8119,66 bizt/km² bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakValence
batroun.com

Toponimia aldatu

Batroun izena grezieratik dator, Botrys, latinez Botrus. Historialariek grezierako izena toponimo fenizieratik etor daiteke, bater hitzatik, ebaki hitza alegia; hitzaren zentzua itsasotik babesteko feniziarrek eraiki zuten itsas-hormatik etorriko zen. Beste historialariek beit truna izen fenizieratik etor daitekeela uste dute, nagusiaren etxea euskaraz.

Demografia aldatu

Batrounen jatorri desberdinetako populazioak daude: maronitak,[1] melkitak eta greziarrak, azken hauek kristau ortodoxoak. Batroun Libanoko Eliza latindarraren egoitza da.

Hisotria aldatu

Batroun ziur asko K.a. XIV. mendean Amarnako eskutitzetan aipatzen den "Batruna" hiria izan daiteke. Estrabon, Plinio, Ptolomeo, Stephanus Bizantziokoak eta Hierocles antzinako geografoek aipatu zuten . Theophanesek "Bostrys" esan zion.

Feniziarrek antzinatean Theoprosopon eta Bizantziar Inperioan Lithoprosopon lurmuturraren ertzean hiria sortu zuten. Kondairaren arabera Batroun Itobaal I.a (Ethbaal) Tiroko erregeak sortu zuen, eta haren alaba Jezabel (897-866 K.a.) Ahab erregearekin ezkondu zen. Erromatarren menpe egon zenean Fenizia Prima izeneko probintzia izan zen. Ondoren, kristautu zenean, Antikokiako Patriarkerriren barruan gelditu zen.

551 urtean lurrikara batek hiria suntsitu zuen. Historialarien ustez Batroungo portu naturala orduan sortu zen.

Gutxienez hiru apezpiku ortodoxoak Batroungokoak izan ziren: Porphyrius, 451an, Elias, 512 inguruan, eta Stephan, 553an. Batrounen eliza ortodoxoaren egoitza gutxienez X. mendetik egon da; orduan bere izena Petrounion zen. Musulmanek lurraldea konkistatu zutenean, izena arabieratu zuten, Batroun bihurtuz.

Gurutzatuen Armada ere Batrounen egon ziren. Haien aztarnak arroka baten gainean eraikitako Mussaylha gotorlekuan aurkitu izan dira.

Otomandar Inperioaren garaian Libanoko mutessariflik ehiza ingurua bezala erabili zuen. 1999tik Maronita Patriarkerriren egoitza da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu