Batezbestekorako t konfiantza-tarte

Bariantza ezezaguneko populazio normal bateko batezbestekorako konfiantza tartea, labur batezbestekorako t konfiantza-tartea ere deitzen dena, populazio normal batean batezbestekoa zenbatesteko konfiantza-tarte bat da. Honela eratzen da tarte simetrikoa konfiantza-maila baterako:


edo, beste era batera,

Praktikan maiz erabiltzen den konfiantza-tartea da: batezbestekoa gehien estimatzen den parametroetako bat da eta populazioaren normaltasuna askotan suposatu daitekeen hipotesia da. batezbestekoaren zenbatesle gisa erabiltzen da. Populazioaren bariantza ezezaguna denez, bere zenbatesle alboragabea den quasibariantzaren bitartez zenbatesten da.

Frogapena aldatu

Konfiantza-tarte eratzeko, Studenten t banaketari jarraiki banatzen den estatistiko hau baliatzen da:


 


Zenbatesle honetarako   probabilitate-tartea eratzen da jarraian, non   Studenten t banaketan bere gainetik   probabilitatea uzten duen balioa den:


 


 


 


 

Tarte ez-simetrikoak aldatu

Egoera batzuetan, tarte asimetrikoak hobesten dira. Horietan, populazio-batezbestekoa balio batetik gorakoa edo beherakoa dela zehazten da, konfiantza maila jakin baterako. Tarte horiek eratzeko formulak hauek dira:

  • populazio-batezbestekoaren gutxieneko balio baterako,


 
  • populazio-batezbestekoaren gehienezko balio baterako,


 

non   Studenten t banaketan bere gainetik   probabilitatea uzten duen balioa den.

Lagin-tamaina handiak aldatu

Lagin-tamaina handietarako (n>30) banaketa normal estandarra erabiltzen da Student-en t banaketaren hurbilketa gisa.

Kanpo estekak aldatu