Batasun Latinoa

nazioarteko erakundea

Batasun Latinoa (Unilat; frantsesez: Union Latine, italieraz: Unione Latina, portugesez: União Latina, errumanieraz: Uniunea Latină, gaztelaniaz: Unión Latina, katalanez: Unió Llatina) nazioarteko erakundea da, gaur egun etenda dagoena, hizkuntza erromantzeetako batzuk hitz egiten dituzten herrialdeek osatua. 1954ko maiatzean sortu zuten, Madrilen, eratze-akordio bat sinatu zenean, eta 1983tik aurrera erakunde formal gisa aitortu zen. Finantza-zailtasunengatik, 2012ko urtarrilaren 26an eten ziren Batasun Latinoaren jarduerak, eta erakundeko idazkaritza nagusi iraunkorrak 2012ko uztailaren 31n itxi zituen ateak, erakundeko langile guztiak kaleratu zituztenean. Bere funtzioa bere herentzia komuna eta mundu latindarra identifikatzen duena sustatzea eta barreiatzea da.

Batasun Latinoa
Datuak
Motanazioarteko erakundea
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
KidetzaUNESCO
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1954ko maiatzaren 15a
Desagerpena2012ko uztailaren 31
webgune ofiziala

Kanpo estekak aldatu

  • (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Italieraz)(Portugesez)(Errumanieraz)(Katalanez) Webgune ofiziala