Basket Tara Espainiako emakumeen Lehen Mailan aritzen den saskibaloi talde kanariar bat da, E taldean jokatuz. Emakumezkoen kirol taldea da, hortaz, jokalari guztiak emakumeak dira.


Hasierak

aldatu

Kirol taldea 1992. urtean jaio zen Kanaria Handiko Telde herrian. Hasieran 3 talde besterik ez zituzten: infantila, kadetea eta juniorra. Gaur egun, hamaika talde dituzte infantil-aurrekoetatik hasi eta nagusien taldeetaraino.


Pabilioia

aldatu

Partidak jokatu ahal izateko erabili ohi duten instalazioa "Paco Artiles" pabilioia da. Herriko kiroldegia da eta 1.200 ikusle hartzeko edukiera dauka.


Jokalari garrantzitsuak

aldatu

2010-2011 denboraldirako Lourdes Pelaez jokalari internazionala fitxatu dute[1] Teldeko taldearen antolatzaileek. Titulu eta sari asko jaso dituen jokalaria da eta kanarietakoa denez asko ezagutzen du kirol-talde hau.

Kanpo estekak

aldatu

Basket Tara taldearen gaztelerazko weborria

Erreferentziak

aldatu
  1. [1][Betiko hautsitako esteka], 2010-01-25, Lourdes Pelaez Basket Tara taldean arituko da