Baserritar neskato krabelin gorriduna
Baserritar neskato krabelin gorriduna (gaztelaniaz: Aldeanita del clavel rojo) margolana Adolfo Guiard artistaten lan ezaguna da. Margolari honek marrazkiari garrantzi handia eman zion baina lan honetan margoak difuminatzen ikusten ditu.[1]
Baserritar neskato krabelin gorriduna | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Adolfo Guiard Larrauri |
Sorrera-urtea | 1903 |
Izenburua | The Little Village Girl with Red Carnation |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 730 () × 600 () mm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Inbentarioa | 82/31 |
Deskribapena
aldatuLan honetan ez dago irudia inguratzen duen marrazkia eta plastikotasuna koloreekin lotuta dator. Margolanean kolore deigarriena krabelinena da, zalantzarik gabe: gorria eztanda egiten du lanaren erdian. Kolore nagusiak, bestetik, urdinak eta arreak dira. Irudi nagusia hamar urte baino gutxiago izango dituen neskatxarena da, buruan esneontzi handia bat daramana. Goizeko orduak dirudite eta protagonistak etxetik kanpo daude. Atzealdean itxura kostunbrista duen eszena ikus daiteke: haur batzuk jolasten, emakume zahar bat etxearen kanpoaldean eserita lanean, fondoan itsasontzi baten belak, zuhaitz bat... Irudi horiek difuminatuagoak daude. Krabelinak sentsualitate kutsu bat ematen dio neskatxari; hala ere, bere begietan melankolia, agian nekea, da nagusi, haren pentsamenduak eszena horretatik kanpo egongo balira bezala.[2]