Bartelje frisierazko bertsogintza da, 2018an sortua euskal bertsolaritza oinarri harturik.[1]

Historia

aldatu

2018an sortu zen Bart Kingma, Gerard de Jong, Elmar Kuiper, Mirjam Vellinga eta Syds Wiersma bartelierren ekimenez. Aurreko urtean frisiar ordezkari talde bat 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera ikus-entzule joan zen eta bertsolaritzak liluraturik, hura frisierara eramateko lanari ekin zion hizkuntzaren erabilera sustatzeko asmoz.[2]

Etimologia

aldatu

Bartelje izena frisierazko boartsje (jolastu) eta ingelesezko battle (norgehiagoka) hitzen elkarketa da. Bestalde, frisieraz aritzen den bertsolariari bartelier deritzo.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu