Zirkuitu elektriko lineala den edozein tentsio iturri edo korronte iturri, Théveninen teoremaren arabera, tentsio iturri bat eta berarekin seriean konektatutako inpedantzia baten baliokidea da. Inpedantzia honi iturriaren barne erresistentzia deitzen zaio. Iturriak korronte elektrikoa ematen duenean, irteeran neurtzen den tentsioa karga gabeko egoerako tentsioa baino txikiagoa da; diferentzia barne erresistentziak sortutako tentsio-jauskera da. Barne erresistentziaren kontzeptua mota guztietako iturri elektrikoekin erabili daiteke, eta erabilgarria da zirkuitu elektriko mota asko analizatzeko.

Bateriak aldatu

Bateria elektriko baten eredua tentsio iturri bat eta berarekin seriean konektatutako erresistentzia batekin egin daiteke. Praktikan, bateria baten barne erresistentzia beraren tamaina, propietate kimiko, adina, tenperatura eta deskargako korrontearen araberakoa da. Barne erresistentziak osagai elektroniko bat dauka materialeen erresistibitateagatik; eta osagai ioniko bat faktore elektrokimikoegatik: elektrolitoen eroankortasun, ioien mugikortasun eta elektrodoen gainazaleko azaleragatik. Barne erresistentzia tenperaturarekin aldatzen da.

Bateria baten barne erresistentzia beraren zirkuitu irekiko VNL tentsioa, kargaren VFL tentsioa eta kargaren RL erresistentziaren bitartez kalkulatu daiteke:

 

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu