Barbizongo eskola amerikarra
Barbizongo Eskola Amerikarra Frantziako eredua jarraituz sortu zen. Margolari hauek paisaien eta nekazari munduko margolaritzan zentratu ziren, Frantziako ezaugarriak erabiliz.

Historia Aldatu
William Morris Hunt Milleten ikaslea izan zen Barbizonen, 1851tik 1853ra. Modu batez bera izan zen mugimendu amerikarraren aintzindaria. Berriro Estatu Batuetan, William Morris Huntek Bostonen sortu zuen bere tailerra.
Mugimenduan oso margolari desberdinak biltzen ziren: Morrisekin batera, Hudson Ibaiaren Eskolaren partaide batzuk zeuden, esaterako George Inness, naturalistak, esaterako Winslow Homer, sinbolismoaren jarraitzaileak, esaterako Henry Ossawa Tanner, inpresionistak, Childe Hassam...
Barbizon estilo honek Estatu Batuetan denbora behar izan zuen indarra hartzeko. 1890. hamarkadan zabalkunde handia lortu zuen, dena dela.[1]
Artistak Aldatu
Iruditegia Aldatu
- Barbizongo eskola amerikarra
-
George Inness: Lackawanna harana (1855).
-
Winslow Homer: Segalari zaharra (1865).
-
Henry Ossawa Tanner: Sena (1902).
-
Childe Hassam: The South Ledges, Appledore (1913).
-
George Inness: Summer Landscape, 1894.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Farr, Dorothy. Horatio Walker 1858-1938 Kingston, Ontario: Agnes Etherington Art Centre, 1977.