Barbara Nikomediakoa
Barbara Nikomediakoa (grezieraz: Αγία Βαρβάρα; Nikomedia, III. mendea) birjina eta martiri kristaua izan zen. Epaitegira eraman ondoan, aitak berak bete zuen epaileen erabakia, eta burua moztu zion alabari; hagiografiak dioenez tximista batek jo zuen aita eta zerraldo utzi berehala.
Barbara Nikomediakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nikomedia, ? |
Heriotza | Nikomedia, 306 (32/33 urte) |
Heriotza modua | : burugabetzea |
Jarduerak | |
Jarduerak | taumaturgoa eta Presoa |
Santutegia | |
Abenduaren 4 eta Abenduaren 4 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Santa Barbara eta Barbara Donea izenak eman dizkiote fededun katolikoek. Tximisten eta trumoien aurka babesten du. Artilleroen, meatzarien, harginen eta orokorrean lehergailuekin lan egiten dutenen zaindaria da, baita argiketaria ere. Aro Modernoko gotorlekuei Santa Barbara izena eman zitzaien maiz, bertatik kanoikadak igortzen zirelako.
Ikur-ezaugarriak
aldatuOhikoa da hiru leihodun dorre batekin irudikatzea, dorre batean giltzapetua egon bitzen eta hiru leihoek Hirukotasun Santua irudikatzen dutelako. Hori ikono ohikoenak izanik ere, beste hauekin egin izan dira haren margolanak eta eskulturak: ezpata, kaliza, martirien palma, tunika, soineko edo kapa gorriz jantzita (Jesukristoren odola), eta noizbehinka, harrizko blokeak, harginen zaindaria baita.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara Nikomediakoa |