Belarjale

Barazkijaleak» orritik birbideratua)

Belarjaleek landareak edo algak jaten dituzte. Belarjale askok belarra jaten dute -hortik dator izena- baina beste batzuek haziak, frutituak, loreen nektarra edo zura (xilofagoak) ere jaten dituzte (termitak besteak beste). Zoologian belarjale deritzo landareez soilik elikatzen den animaliari. Hala ere, belarjale askok arrautzak eta animalia txikiak jaten dituzte noiz behinka.

Oreinak jaten

Belarjale askoren dieta urtaroekin aldatzen da, batez ere zonalde epeletan, non urtean zehar elikagai-iturriak aldatuz joaten baitiren. Ugaztun belarjaleen talderik handiena hausnarkariena da.

Belarjaleen Espezie kopurua haragijaleena baino 1500 aldiz handiagoa da.[1]

Ezaugarriak aldatu

Taldekoiak dira, taldeka bizi dira, inoiz ez bakarrik.

Elikagai-katean lehen mailako harrapakinak direnez eta animalia haragijaleen harrapakinak direnez, horrek ezaugarriak desberdin batzuk ematen dizkie, begiak buruaren alboetan kokatuta dute, honela burua biratu gabe ikustea ahalbidetzen diete eta hainbat mekanismo azkar ihes egin edo kamuflatu ahal izatea. Batzuek defentsa mekanismoak dituzte, hala nola, adarrak, iltzeak edo pozoiak substantzia toxikoak, zezenak edo errinozeroak esate baterako. [2]

Beraien digestio-sistema ez da egokia animalia jatorriko jakietarako eta horregatik belarjaleak dira. Digestio-ezaugarriei dagokienez, digestio-aparatu luze eta konplexuak dute, zelulosa digeritzeko gai diren mikroorganismoekin. Denbora asko ematen dute beren burua elikatzen, zeren eta barazki batzuen mantenugaiak kopuru handiak kontsumitu behar dituzte.

Haien hortzek ezaugarri berezi batzuk dituzte, ez dituzte haragijaleen ezaugarriak, ez baitituzte behar, baina oso garatutako hortzak dituzte, barazkiak eta aleak irentsi aurretik ondo murtxikatzeko.

Belarjaleen hankak apatxekin amaitzen dira, ez atzaparrekin haragijaleak bezala, ez baituzte harrapakinak harrapatzeko erabiltzen, harrapariengandik ihes egiteko baizik.[3]

Sailkapena aldatu

Animalia belarjaleen digestio-sistemaren morfologiaren arabera, bi talde handi bereizten dira: monogastrikoak eta poligastrikoak.[4]

 
Behia belarra jaten

Belarjaleak monogastrikoak

Urdaila bakarra izateagatik bereizten dira, gizakiak bezala, fermentazio prozesua digestio aparatuko beste leku batzuetan gertatzen da. Ez dira hausnarkariak, hausnarkarien eta ez hausnarkarien artean tarteko ezaugarria dute. Belarjale monogastriko motak hauek dira:

Belarjale poligastrikoak

Urdailean konpartimentuak izatea dute ezaugarri eta belarjale hauek, gehienak hausnarkariak dira. Digestio sistemak lau zati ezberdin edo konpartimentu ditu, konpartimentu desberdinak hainbat izenekin deitzen dira eta funtzio espezializatuak dituzte.

Talde honetakoak, behiak, ahuntzak, ardiak, hegaztiak  dira.

Elikadura aldatu

 
Errinozeroak elikatzen

Animalia belarjaleen artean, animaliek elikadura desberdina dute.[5]

  • Belarjale fitofagoak, belarra jaten duten animaliak.
  • Animalia belarjale frugiboroak, fruituak jaten dituztenak.
  • Animalia belarjale foliboroak, hostoak jaten dituztenak.
  • Animalia belarjale belarjaleak, haziak jaten dituztenak.
  • Animalia belarjale xilofagoak, egurra jaten dutenak.
  • Belarjale nektarjoroak, nektarra jaten dutenak.
  • Animalia belarjale poliniboroak, polena jaten dutenak.
  • Animalia belarjale fungiboroak, onddoak jaten dituztenak.

Animalia Belarjaleak[6] aldatu

Animalia belarjaleen artean talde desbedinak daude[7]
Behiak Ardiak Oreinak Zaldiak Karraskariak Hegaztiak Intsektua Narrastiak Beste batzuk
Bufaloa Ardia Oreina Zaldia Urtxintxa Papagaitxo Inurria Iguana Errinozeroa
Behia Mufloia Elur oreina Astoa Sagua Loroa Barraskiloa Dordoka Gamelua
Bisontea Ahuntza Altzea Zebra Kastorea Kakatua Tximeleta Zapaburua Untxia
Behorra Gazela Karibua Hamsterra Antzara Barea Jirafa

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Herbívoro. 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  2. «Animales Herbívoros - Concepto, características, tipos y ejemplos» concepto.de (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Animales herbívoros: Qué comen, tipos, características y ejemplos | OVACEN» ecosistemas.ovacen.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  4. Txantiloi:Es-co Palmira, Sully Lorena Amaya Manzano-Zootecnista- Universidad Nacional Sede. «Sistema Digestivo de los Animales Domésticos Herbívoros NO Rumiantes (Caballos y Conejos) - VeterinarioAlternativo.COM» www.veterinarioalternativo.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  5. «Zer ikusi hura jan» Zientzia Kaiera 2015-06-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  6. «ANIMALIA BELARJALEAK: EZAUGARRIAK, MOTAK, ADIBIDEAK - ZIENTZIA» warbletoncouncil (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  7. «20 Ejemplos de Animales Herbívoros» www.ejemplos.co (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu