Banku bidezko transferentzia

Banku transferentzia» orritik birbideratua)
Artikulu hau ordainketa-sistemari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Transferentzia (argipena)».

Banku bidezko transferentzia, banku-transferentzia[1] edo biramendua banku-kontu batetik beste batera dirua pasatzea da. Bi kontuak titular berarenak edo desberdinenak izan daitezke eta kreditu-erakunde berekoak edo desberdinetakoak.[2] Normalean, bi kontuak banku berean badaude eta pertsona berarenak badira, intsuldaketa esaten zaio eta ez dute komisiorik kobratzen. Batzuetan, banku berean egonda ere, komisioa kobratzen dute xede-kontua beste leku batean egoteagatik (beste hiri edo auzo batean) edo beste pertsona batena izateagatik.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1999]
  2. Euskalterm: [Banka eta Aurrezkia Hiztegia] [2019]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.