Banketxeen Galaxiarteko Klana

Banketxeen Galaxiarteko Klana Star Warseko fikziozko unibertsoan Errepublika Galaktikoaren aurka borrokatzen duen talde bat da.

Galaxiako banketxe handi guztiek elkarte bakar batean batzea erabaki zuten, kontrola izango zuena eta finantza kontuak erregulatuko zituena. Egoitza Muunilinst izeneko urruneko planeta baten ezarri zen. Hemen muunak Banketxeen Galaxiarteko Klanaren kontrola hartzen joan ziren pixkanaka sistema hau domeinatzera pasa ziren arte.

Erakunde honen presidentea zen San Hillek probesgarri ikusi zuen Sistema Independenteen Konfederakuntzarekin elkartzea eta honela Errepublika Galaktikoaren gaineko probetxua hartzea erabaki zuen.

Klon Gerretan milaka hailfire androide eman zitzaizkien armada separatistei eta gudu droideak eraikitzen zituzten legez kanpoko lantegi batzuk ezarri ziren Muunilinsten. Hemen gertatu zen Klon Gerretako lehen guduetako bat, non Errepublika Galaktikoko tropen buru Obi-Wan Kenobi Jedi Jenerala zegoen.

Kanpo estekak aldatu