Banderola bandera mota bat da.

Alemaniako supermerkatu bateko banderolak.

Bere jatorria Erdi Aroko zutoihalak dira. Garai hartan gertaera edo ekintza nabarmenak egiten zirenean, esaterako, torneoak, txapelketak, koroatzeak, inaugurazioak edo bestelakoak, apaingarri gisa erabiltzen ziren.

Gaur egun haren erabilera antzekoa da, hots, erakusketak, azokak, kultura-topaketak eta antzekoetan maiz erabiltzen dira.

Kanpoko komunikazio elementua aldatu

 
Vancouverreko Point Grey Villageeko saltoki-guneko banderolak.

Kanpoko iragarkietan asko erabiltzen da. Olana luzeak izan ohi dira, eta sarri publizitate-mezuak dituzte inprimatuta; jendaurreko lekuetan jartzen dira, eta masta edo kale-argietan erantsita egon ohi dira.

Askotan saltoki-gune baten edo beste saltoki baten sarreran pankartak ikus daitezke urrunetik arreta erakartzeko.

Pankartak inprimatutako mezuak derrigorrean laburrak dira; beraz, gomendagarria da iragarriko ekitaldia zuzenean aipatzea. Eskuragarri dagoen espazioaren ondorioz, oso gutxitan erreproduzitzen dituzte irudiak, hortaz, zuzenean gertaeraren izena edo marka edo zuzeneko publizitate-leloak inprimatzen dituzte.

Kanpo estekak aldatu