Banco Base Espainiako banku baten izena zen. 2010ean sortu zen Caja de Ahorros del Mediterráneo, Cajastur, Caja Cantabria, Caja Extremadura eta CCM aurrezki kutxek bat egitean.

Banco Base
Datuak
Motafinantza-erakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteBanco Sabadell
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2010

2010ean bankuak 135.329 milioi euroko aktiboak zituen. 2007an hasitako krisialdiaren ondoren aurrezki-kutxen elkarketaren bidez sortutako bankurik handiena izan zen Bankiaren atzetik.

Egoitza nagusia Madrilen zeukan.

CAMen arazoak aldatu

Caja de Ahorros del Mediterraneoren kontuetan gehiegizko diru-galera azaleratu zela eta 2011ko martxoan Caja Asturrek CAMek bankuan zuen partaidetza gutxitu nahi izan zuen, eta Alacanteko aurrezki-kutxa bankutik kanporatzeko mehatxua egin zuen[1]. Martxoaren 30ean Cajastur, Caja de Extremadura eta Caja Cantabria aurrezki kutxetako kontseiluek fusioari ezezkoa eman zioten eta bankuak Caja de Ahorros del Mediterraneo aurrezki kutxa alde batera utzi zuen[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.