Banbara Mendebaldeko Afrikako herria da. Mali, Ginea, Senegal, Mauritania, Burkina Faso eta Boli Kostako lurraldeetan bizi dira. Gaur egun 5.035.000 dira gutxi gorabehera eta haietatik 3.787.000 Malin bizi dira[1]. Haien ekonomia nekazaritzan oinarrituta dago. Lurrak taldearenak dira. Garrantzi handia ematen diote erlijioari, eta arte-gai nagusia erlijioa da. Artelan ezagunenak antilopeen irudiak dira. Mande taldeko bamanankan hizkuntzan mintzo dira.

Banbara

Senegal garaiako banbarak 1890ean
Biztanleak guztira
5035000[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Mali

 Ginea
 Burkina Faso
 Senegal

 Boli Kosta
Hizkuntza
Bamanankana
Erlijioa
Islam (sunismoa batez ere) eta erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak

Erreferentziak aldatu

  1. a b Bambara Joshuaproject.net

Kanpo estekak aldatu