Ballymena (irlanderaz: an Baile Meánach, «Hiriarte», «Hiri erdigunea») Ipar Irlandako iparraldeko hiri bat da, Antrimeko konderrikoa. 2001eko erroldan, 28.717 biztanle zituen.

Ballymena
an Baile Meánach
An Baile Meánach
herria
Ballymena hiriko udaletxea. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Ulster
Antrimeko konderria
Jatorrizko izenaAn Baile Meánach
Posta kodeaBT42, BT43, BT44B
Geografia
Koordenatuak54°51′43″N 6°16′05″W / 54.862°N 6.268°W / 54.862; -6.268
Map
Demografia
Biztanleria31.205 (2021)
29.467 (2011)
28.704 (2001)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028
Hiri senidetuakCastlebar, Gibraltar eta Morehead
http://www.ballymena.gov.uk/ www.ballymena.gov.uk

Historia

aldatu

Giza aztarna zaharrenak ringfort (gotorleku biribilak) batzuk dira. V. mendean hiritik zortzi kilometro hegoaldera eliza bat eraiki zen, eta ondoren Templemoyle monasterioa. 831n, bikingoek ingurua inbaditu eta elizak erre zituzten. XII. mendean, eremua anglonormandarrek konkistatu zuten eta zurezko babes dorreak eraiki.

Elisabet I.a Ingalaterrakoak 1576an inguruko lurrak Sir Thomas Smithi eman zizkion, Ballymena herrixka barne, eta horrek kolono ingelesak eraman zituen. Hurrengo urteetan, hainbat jabe izan zituen, azkenik 1626an Karlos I.ak William Adair eskoziarraren esku utzi arte. Baldintza bakarra ezarri zion, urtean bitan merkatu feria egin zedin, bai eta larunbat batean ere: ohiturak oraindik dirau.

1900ean Ballymena hiri bihurtu zen. 1919an udaletxeak su hartu zuenez, berria eraiki behar izan zen. 1939rako jadanik 13.000 biztanle zituen. Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean, hiriak Gibraltarreko errefuxiatuak hartu zituen. XX. mendeko azken hamarkadetan hainbat atentatu izan ziren han: guztira, 11 lagun hil ziren eta talde paramilitarren presentzia asko handitu zen, bereziki Ulsterren Defentsarako Elkartearen (UDA) hegoaldeko adarra.

Kirolak

aldatu

Hiriko kirol taldea Ballymena United da. Ez du inoiz ligarik irabazi (2019an bigarren egin zuen) baina Ipar Irlandako sei Kopa eskuratu ditu historian zehar.

Hiritar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu